Hexakloroziklohexano kontzentrazioen eboluzioa Loiolako urtegian (Trapagaran). 2020ko abendua

Xehetasunak

2008ko uztailan hexakloroziklohexano aurkitu zen Loiolako urtegian (Trapagaran). Gertakari puntual horrek zaildu egin zuen Barakaldoko Basatxu Edateko Ura Tratatzeko Estaziotik ematen zen edateko uraren horniketan beharrezko osasun baldintzak bermatzea. Hori dela eta, egoera zuzentzeko hainbat neurri jarri ziren martxan, horien artean urtegia ur-hartzeari ixtea.

Loiolako urtegian ematen den hexakloroziklohexano kontzentrazioen eboluzioari buruz informatze aldera Uraren Euskal Agentziak, aldizka, txostenak prestatzen ditu egiten diren analisietan oinarrituta.

Honako hau da egindako azken txostena.

Hexakloroziklohexano kontzentrazioak Loiolako urtegian (Trapagaran). 2020ko abendua  (PDF, 684 KB Gaztelaniaz) (leiho berri batean irekitzen da)

Beste alde batetik, era berean, hexakloroziklohexano kontzentrazioak aztertu egin dira Loiolako urtegiaren sedimentuetan, aurretik jasotako mailekin alderatu eta izandako bilakaera ebaluatu ahal izateko.