TEEHen kudeatzaileen baimenaren berrikuspena

TEEHen kudeatzaileek baimena berrikusteko aurkeztu beharreko dokumentazioa (2015eko abuztuaren 22a baino lehen)

 

110/2015 Errege Dekretuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoa argitaratu da orain gutxi. Arauak dioen bezala, TEEHen kudeatzaileek 6 hilabeteko epea dute beraien baimenaren berrikuspena eskatzeko. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

1. Hondakin arriskutsu edo/eta ez arriskutsuen kudeatzeko baimena 110/2015 Errege Dekretuari egokitzeko eskaera, egingo diren kudeaketa jarduerentzat:

 

a) Instalazioaren jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa identifikatzeko agiriak (instalazioak alokairu kontratu, administrazio-emakida eta abarren bidez eskuratu badira, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu)

b) Hondakinak tratatzeko jarduera gauzatzeko eskaera egin duen pertsona fisikoa edo juridikoa identifikatzeko agiriak

c) Hondakinak tratatzeko eragiketak egiteko instalazioen kokapena, koordenatu geografikoen bidez identifikatuta.

d) Egin beharreko tratamendu-eragiketa mota, Tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren XVI. eranskinari jarraiki eta Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinei jarraiki.

Gainera, eragiketa bakoitzean zer hondakin tratatuko diren adieraziko da. Hondakinak identifikatzeko deskribapena, EHZ-TEEH kodea, kategoriak, frakzioak eta tratamendu-taldeak erabiliko dira, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinaren 1. taulan ezarritakoaren arabera.

Era berean, hurrengo hauek identifikatu beharko dira:

  • Tratamendu ildoen TEEHen tratamendu partzialeko gaitasunak eta instalazioaren guztizko tratamendu-gaitasuna (zenbat tona egunean)
  • Instalazioaren TEEHen gehieneko biltegiratze-gaitasuna (tonak eta metro kubikoak) eta tratamendu taldearen araberako gehieneko gaitasuna (tonak eta metro kubikoak).

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aplikazio-eremutik kanpo dauden instalazioek, baimen-eskaerarekin batera, ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztu beharko dute, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenari buruzko estatuko edo autonomia-erkidegoari buruzko araudiak hala eskatzen badu.


2. TEEHen tratamendurako instalazioaren Proiektu teknikoa eta ustiapen-proiektua, 833/1988 Errege Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, teknikari gaituak sinatuta.

 

- TEEH biltegiratzeko eta taldekatzeko eragiketak egin nahi dituzten bilketa-instalazioen eskaeren proiektuetan justifikatu beharko da VIII.1 eranskinaren baldintzak betetzen direla.

- Tratamendu instalazioen baimen-eskaeren proiektuetan justifikatu beharko da TEEHen tratamendu bereziei buruzko XIII. eranskineko baldintzak betetzen direla, baita XIV. eranskineko balorizazio-helburuak ere.

- Berrerabiltzeko prestakuntzaz arduratzen diren kudeatzaileen instalazioen baimen-eskaeren proiektuetan justifikatu beharko da IX.B eranskineko baldintzak betetzen direla.

- Proiektuaren lau ale aurkeztu beharko dira, bi paperean eta bi formatu digitalean, CDan.

2.1. Instalazioaren proiektu teknikoa, gutxienez, hurrengo informazio hau biltzen duena:

 

- Tratamenduko / aldi baterako biltegiratze-eragiketak egiteko instalazioen deskripzio orokorra. 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean ezarritako Bilketa instalazioetan biltegiratze-baldintzak eta/edo TEEH tratatzeko instalazioen biltegiratze-baldintzak betetzen direla justifikatu beharko da. TEEH biltegiratzeko eremu berezi bat sortu beharko da, berrerabiltzeko prestatzeaz arduratzen diren eragileek ikuskatzeko baldintza egokiekin.

- Biltegiratzeko gehieneko gaitasunaren justifikazioa: biltegiratzeko tokien deskribapena (kaiolak, apalategiak, edukiontzi bereziak…); hondakinen banaketa biltegian, gailuen motaren arabera; eta gehineko gaitasun partzialak.

- Instalazioetan, prozesu-ildo ezberdinetan, hondakinak tratatzeko eta/edo biltegiratzeko eragiketetan erabili beharreko makinen deskripzio xehatua eta dokumentazio teknikoa (ekipoen, gailuen, orgen, baskulen eta abarren zerrenda)

- Irazgaiztutako lurzoru zatien deskripzioa (horietan hormigoia irazgaiztuta egon beharko da, Epoxi erretxinako geruza batekin edo hormigoiaren azpian polietileno geruza bat jarrita), baita isuriei eusteko sistemen kokapena ere

- Instalazioaren aurrekontua

- Instalazioen hurrengo plano hauek aurkeztuko dira, gutxienez:

  • Kokapen planoa.
  • Instalazio multzoaren planoa.
  • Plantak, altxaerak eta sekzioak.
  • Biltegiratze- eremuetan utzitako hondakinen banaketaren planoa, adierazitako gehieneko gaitasuna justifikatzeko.

2.2. Ustiapenari buruzko proiektua, hurrengo informazio honekin, gutxienez:

 

- Instalazioan eta biltegiratze- edota tratamendu-eragiketetan jarraituko den prozeduraren deskribapena.

- Aldi baterako biltegiratzea soilik eginez gero: Hondakin bakoitzaren kudeatzaile hartzaileari eta azken tratamendu-eragiketari buruzko informazioa. Hondakin motak identifikatzeko deskribapena, EHZ-TEEH kodea, kategoriak, frakzioak eta tratamendu-taldeak erabiliko dira, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinaren 1. taulan ezarritakoaren arabera.

- Berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak egiten badira, 110/2015 Errege Dekretuaren IX.A eranskinean ezarritako baldintza teknikoak betetzen direla justifikatu beharko dute.

- TEEHen tratamendua eginez gero, proposatutako tratamenduen deskribapen xehatua: 110/2015 Errege Dekretuaren baldintzak orokorrak eta XIII. eranskineko baldintza bereziak betetzen direla justifikatu beharko da.

    • Tratamendutik eratorritako frakzioak EHZko kode bidez identifikatu beharko dira (hondakin arriskutsu gisa sailkatuta egonez gero, kode osoa eman beharko da, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinari eta hura aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuari jarraiki; beraz, osagaiei eta arriskugarritasun-ezaugarriei buruzko informazioa bildu beharko du) eta bakoitzaren helmuga zehaztu beharko da
    • Beren instalazioetan sartzen diren TEEHei dagokienez, 110/2015 Errege Dekretuaren XIV.A eranskinean ezarritako birziklatze eta balorizazioko gutxieneko helburuak betetzen direla justifikatu beharko da.
    • Instalazioaren kalitate plan bat ezarri beharko da, prozesuen eraginkortasuna eta kontrol-parametroak egiaztatzeko protokoloekin. TEEH ez diren beste hondakin mota batzuk tratatzen dituzten instalazioen kasuan, bereizteko eragiketak edo TEEH kategoria bakoitzerako balorazio helburuak bermatzen dituzten berariazko azterlanak egin beharko dira
    • Halaber, ezarritako balorazio helburuak betetzen direla egiaztatzeko proiektu edo entsegu proposamen bat egingo da

- Aldi baterako biltegiratze-instalazioak eta tratamendu-instalazioek TEEH berrerabiltzeko prestaketa egiteko baimena duten kudeatzaileekin sinatutako hitzarmenen kopia aurkeztu beharko dute.

- Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei kendutako osagaien kodeetako baterako baimena eskatuz gero (EHZko 16 02 15*,16 02 16), ziurtatu egin beharko da TEEHen osagai horien jatorria dagokien tratamenduak egiteko baimena duen fabrika bat, gailuak ekoizten enpresa baten bazterketa edo antzekoa dela.

- Hondakinen stockaren kudeaketaren eta kudeatu beharreko hondakinen trazabilitate-kontrolaren deskribapena.

- IKS eeM programaren bidez dokumentuak telematikoki kudeatzeko jarraitu beharreko prozesuaren deskribapena (onarpen-eskaerak, onarpen-dokumentuak, kontrol- eta segimendu-dokumentuak edo segimendu- eta kontrol-dokumentuak...), egindako eragiketak erregistratzeko erabili beharreko artxibo kronologikoaren eredua.

- Giza baliabideen gaitasun teknikoa: instalazioaren zerbitzuetan jardungo duten teknikarien, administrarien eta langileen zerrenda, maila eta espezialitatea adierazita. Gauzatu beharreko lanpostua edo zeregin bakoitzerako bereziki prestatutako langileak daudela egiaztatu beharko da, baita laneko arriskuen prebentzioaren, kalitatearen eta ingurumenaren arloetakoak ere.

- Erabiltzaileak zerbitzuaz baliatzeko araubidea, baita hura definitzeko beharrezkoak diren xehetasun teknikoak.

- Eragiketetan hartuko diren segurtasun, kontrol eta zuzenketa neurriak.

- Jardueran aplikatu beharrek legediaren eta lege-betekizunen erreferentziak.

- Ingurumen-kontroleko elementu guztien mantentze-lanak eta erregistro-eredua biltzen dituen prebentzio-mantentzearen esku-liburua.

Azken aldaketako data:  2015/06/11