Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbo Yacht Racing Forum 2019 biltzarraren egoitza

  • Yacht Racing Forum 2019
    Yacht Racing Forum 2019
2018/10/23

Bilbo Yacht Racing Forum 2019 biltzarraren egoitza

Bizkaiko hiriburuak belaren gaineko biltzarrik garrantzitsuena hartuko du

2019ko Yacht Racing Forum edizioak egoitza duela iragarri da eta Bilbok hartuko du lekukoa 2019ko azaroaren 25ean eta 26an. Belaren gaineko urteko biltzarrik entzutetsuena da, aurten Lorienten (Frantzia) izango dena. 

Belaren munduko komunitateko pertsonaiak batuko ditu biltzar honek, babesleak, nabigatzaile profesionalak, komunikabideak, ekitaldi antolatzaileak, ontzigileak, , baita aseguru- eta finantza-etxeak ere. Horrela kontaktuak sortzeko, kirol honen etorkizuna eztabaidatzeko aukera ezin hobea izanez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilbao Port dira Euskadira belaren munduaren biltzarrik entzutetsuena ekarri izanaren erantzuleak, euskaldunak eta itsasoak duen erlazio estua nabarmentzen. 

Yacht Racing Forum-en izena emateko epea 2018ko biltzarra bukatu ostean hasiko da,  hain zuzen ere, 2018ko azaroaren 1ean. 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea