Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Covila

Club de Producto

Covila Upeltegiak 1989an sortu zituen Lapuebla de Labarcako 60 mahastizainek osatutako talde batek. Teknologiarik aurreratuenak dituzten instalazioei esker, ekoizpen zein ontze prozesuan ardoaren kalitatea erabat bermatzen dute. 250 hektareako mahastiak dituzte Covila Upeltegiek; batez beste 25 urte dituzte, eta batzuk 80raino iristen dira. Lursail gehienak Arabako Errioxan daude, Lapuebla de Labarca, Guardia eta Eltziego udalerrietan.

 

Tempranillo motako mahatsa da ugariena, nahiz eta ardo zuriak egiteko erabiltzen duten Viura ere badagoen zenbait hektareatan. Ekoizten dituzten ardoek sari ugari jaso dituzte. Estatu mailan ez ezik, Alemanian, Holandan, Danimarkan, Erresuma Batuan eta AEBetan saltzen dituzte, besteak beste. Hiru izenez merkaturatzen dituzte euren ardoak: "Covila" (Ondua, Erreserbakoa, Beltza, Zuria eta Gorria), "Viña Guría" (Ondua, Erreserbakoa, Beltza, Zuria eta Gorria) eta "Pagos de Labarca" (AEX Beltza, AEX Zuria, Erreserba Handia eta Ondua).

 

Posible da upategia bisitatzea eta bertan ekoizten dituzten ardoak dastatzea. Aurrez zehaztutako ordutegi bat (astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta larunbatetan: 10:00-12:00) dagoen arren, hitzordua eskatu behar da beti, eta, beraz, ordutegi hori bisitarien beharrizanetara egokitzeko aukera dago. Gehienez ere 50 laguneko taldeak onartzen dituzte, bisitaldia probetxugarriagoa izan dadin.

 

Prezioa: Bisitaldia + ardo bat probatzea: 3 euro.

Datu interesgarriak

Helbidea
Camino del Soto, 26 - 01306 Lapuebla de Labarca
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia