Errege Magoen desfilea

Errege Magoen desfilea

Kokapena

5-6 urtarrilaren

Meltxor, Gaspar eta Baltasar, Errege Magoak, gurean izango dira berriro umeen artean opariak banatzeko. Urtarrilaren 5ean, arratsaldean, desfileak egingo dituzte Euskadiko hainbat txokotan. Urtero legez, gauean etxez etxe joango dira euren opariak uzteko, eta "gaiztoak" izan diren haurrei ikatz gozoa ekarriko diete. Magia, fantasia eta ilusioa izango dira eguneko protagonista nagusiak. 

Gasteiz: Errege Magoak goizean helduko dira Gasteizko RENFEko tren-geltokira. Dato kaletik Plaza Berriraino egingo duten ibilbidea eta udaletxeko balkoi nagusitik agurra eskainiko dute.  Bilbo plazatik irtengo dira Errege Magoak 19:00tan.  

Bilbo: Argiz eta kolorez beteko dira Bilboko kaleak. Meltxor, Gaspar eta Baltasar izango dira protagonista nagusi, eta desfilean ia 300 lagunek hartuko dute parte. 18:00etan hasiko da, eta Kale Nagusia zeharkatu ostean, Udaletxe parean bukatuko da. Areto Arabiarrean elkartuko dira umeekin.

Donostia: Aurten ere iritsiko dira Errege Magoak Gipuzkoako hiriburura. Boulevard zumardian emango diote hasiera desfileari, eta, ondoren, Donostiako erdigunea zeharkatuko dute, milaka gozoki banatzen dituzten bitartean. Aurreko urteetan bezala, zuzi-eramaileak, animaliak eta abestiak izango dituzte bidaide.

Ezinbestekoak hurbil