Erreklamazio ekonomiko-administratiboak

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko edo haren erakunde autonomoetako organoek gauzatzen dituzten baina erreklamagarriak diren zerga-izaerako administrazio-jardueren aurka edo nahitaezko diru-bilketaren administrazio-jardueren aurka jartzen diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren aginduz gauzatzen direnak izan ezik.

Prozedura hori onartzen duten egintzen aurkako erreklamazio ekonomiko-administratiboak, egintzok aipatutako organoetatik etorri ez arren Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren tributu propioen likidazioa egiteko gauzatzen direnean.


Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian erreklamazio ekonomiko-administratiboa.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian (EEAE) errekurritu daitezkeen jarduerak

EEAEk ondoren aipatzen diren erreklamazioen berri izaten du, eta erreklamazio horiek ebazten ditu, auzialdi bakarrean: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako organoek gauzatzen dituzten baina erreklamagarriak diren zerga-izaerako administrazio-jardueren aurka edo nahitaezko diru-bilketaren administrazio-jardueren aurka jartzen diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren aginduz gauzatzen direnak izan ezik.

Prozedura hori onartzen duten egintzen aurkako erreklamazio ekonomiko-administratiboak, egintzok aipatutako organoetatik etorri ez arren Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren tributu propioen likidazioa egiteko gauzatzen direnean.

Besteak beste, jarduera hauen aurkako errekurtsoak jar daitezke EEAEn:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko tributuak eta zuzenbide publikoko gainerako sarrerak aplikatzetik eratortzen diren behin-behineko eta behin betiko likidazioak.
  • Zerga-zehapenak ezartzeko egintzak.
  • Zuzenbide publikoko sarreren nahitaezko diru-bilketaren prozeduran emandako egintzak (diru-sarrera horiek zergak izan daitezke edo bestelakoak; esate baterako, zehapen-espedienteetatik eratorritakoak).
  • Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariak berraztertzeko errekurtsoetan emandako ebazpenak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ogasun Sailburuordetza > Zerga Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ogasun Sailburuordetza > Zerga Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian erreklamazio ekonomiko-administratiboa.: 0600501

Erreklamazioa jartzea eta dokumentazioa aurkeztea


Erreklamazioa jartzeko, idazki bat egin beharko da. Bertan, erreklamazioa jartzen dela adierazi eta datu hauek eman beharko dira: erreklamatzailearen identifikazioa, erreklamazioa zer egintza edo jardueraren aurka jartzen den, jakinarazpenetarako helbidea eta zer epaitegitan jartzen den. Horrez gain, erreklamatzaileak bere eskubide hori oinarritzen duten alegazioak ere egin ditzake.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Erreklamazioaren formularioa

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena 

Ematen diren ebazpenek ebazpenaren oinarri diren gertakariak eta zuzenbideko oinarriak bildu behar dituzte, eta espedienteko gai guztiak ebatzi behar dituzte, gai horiek interesdunek adierazi edo ez.

Ebazpenak hiru eratakoak izan daitezke: baiestekoak, ezestekoak edo ez onartzekoak. Baiesteko ebazpenak osorik edo partzialki deusezta dezake aurka egindako egintza, zuzenbide substantiboko arrazoiengatik edo forma-akatsengatik. 

Ebazteko epea

Urtebete, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzen den egunetik.

Urtebete pasatuta erreklamazioa ez bada ebatzi, administrazio-isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertu ahal izango da, eta interesdunak administrazioarekiko auzibidera jo ahal izango du edo, bestela, epaitegiak erreklamazioa espresuki ebatzi arte itxaron.

Epaitegiaren ebazpenen aurkako errekurtsoak.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak bere eskumeneko gaien berri izango du, eta betiere auzialdi bakarrean.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa bukarazten duten ebazpenak ematen dituenean epaitegiak, edo ebazpen horiek ezinezko egin edo eten egiten dutenean erreklamazioaren jarraipena, bai eta prozedurako inguruabarretan ebazpenak ematen dituenean ere (ebazpen horiek frogei dagozkienean izan ezik), bukatuta geratuko da administrazio-bidea, eta, oraindik ere aurka egin nahi izanez gero, administrazioarekiko auzien bidetik jo beharko da, jurisdikzio horren arauak betez.

Interesdunek proposatutako frogak onartzea ukatzeko erabakien aurka errekurtsoa jarri ahal izango da epaitegian bertan, eta horietan ematen diren ebazpenen aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Alegazio aurkezpena


Epaitegiak, espedientea jaso eta, hala behar denean, osatu ondoren, jakinaren gainean jarriko ditu erreklamazioan azaldu bai baina alegazio-idazkirik egin ez duten edo alegazioak alegazio-izapidearen berariazko eskaerarekin batera egin dituzten interesdunak, eta hilabeteko epea emango die alegazio-idazkia eta frogak aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegazioak

Prozedurako inguruabarrak


Prozedurako inguruabartzat jo ahal izango dira gaiaren mamia izan ez baina gaiaren mamiarekin edo prozeduraren baliotasunarekin lotura duten alderdiak, hain zuzen ere erreklamazioa izapidetu ahal izateko beharrezko dutenak aurretiaz ebaztea, gaiaren mamiari buruzko erabakia hartu arte atzeratu gabe.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Dokumentazio aurkezpena

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk