Arautegia

Inprimatu

81/2019 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2659
  • Xedapen-zk.: 81
  • Xedapen-data: 2019/05/28
  • Argitaratze-data: 2019/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko apirilaren 22an, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua jarri zen indarrean, eta bete egin zen, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa.

Horrela, Gobernu-programako helburuak lortzeko behar diren antolaketa-tresnez hornitu zen Saila, esleitutako jarduera-eremu bakoitzerako. Urte bat baino gehiago da legea indarrean jarri zela, eta positiboa izan da haren ezarpena. Nolanahi ere, ikusi da badirela hobetzeko alderdi batzuk. Izan ere, alderdi horiek hobetuta, segurtasun juridikoaren eta kudeaketaren efikaziaren alde egingo da, eta, beraz, Dekretua aldatzea komeni da.

Zazpi multzo nagusitan bana daiteke aldaketa. Lehenik eta behin, 2. artikuluaren zenbakitzea aldatzea, aipatutako artikuluak behar duen koherentzia izan dezan.

Bigarrenik, Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseilua Sailari atxikitako organo gisa kentzea, eta EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia Sailari atxikitako organo gisa sartzea, hurrenez hurren, Doako Laguntza Juridikoaren urriaren 30eko 153/2018 Dekretua eta EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortzeko urtarrilaren 15eko 3/2019 Dekretua indarrean jartzearekin batera.

Hirugarrenik, espresuki sartzea sailburuari dagozkion funtzioak, segurtasun juridiko handiagoa ematen baitiote operadore juridikoei, legeria aplikagarritik ondorioztatzen badira ere. Horrela, funtzio propio gisa esplizitatzen dira honako hauek: greba-kasuetan, oinarrizko zerbitzuak ziurtatzea, lan-arriskuen prebentzioaren arloan, zehapen oso larriak ezartzea, eta partikularrekin edo pertsonifikazio-modu pribatuan eratutako erakundeekin hitzarmenak eta protokolo orokorrak formalizatzea. Gainera, behar bezala zerrendatzen dira euren artean harremanik izan gabe ere talde berean sartuta zeuden zenbait funtzio.

Laugarrenik, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren zenbait funtzio Eusko Legebiltzarreko talde guztiek 2018ko irailaren 27an onartutako legez besteko proposamen batera doitzea. Legez besteko proposamen hori enpresa-langileentzako eredu inklusibo eta parte-hartzaile bat sustatzeari buruzkoa zen, eta Lan Sozietateei eta Partaidetzako Sozietateei buruzko urriaren 14ko 44/2015 Legean ere arautu zen gai hori.

Bosgarrenik, Justizia Administrazioaren prebentzio-zerbitzua kudeatzeko funtzioa Justizia Administrazioaren Zuzendaritzaren funtzio-zerrendaren barruan espresuki sartzea. Izan ere, egungo aipamenean ez zaio objektiboki behar bezalako dimentsioa ematen lan-arriskuen prebentzioaren funtzioari, Sail honi dagokion arloan.

Seigarrenik, eta segurtasun juridikoaren mesedetan, Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariei esleitutako gaitasun-zerrendan dagoen bikoiztasun funtzional bat kentzea.

Eta, azkenik, Lan eta Gizarte Segurantzako Ordezkaritzetako Idazkaritza Nagusia aipatu ordez, indarreko Lanpostu Zerrenden arabera dagokiona aipatzea.

Ondorioz, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko maiatzaren 28ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Honako hauek ere Lan eta Justiziako sailburuaren funtzioak dira:

    1. Sailaren organo eta jarduera guztiak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.

    2. Izendapen askeko lanpostuak betetzea aurretik deialdi publikoa eginez, eta aldi baterako langileak izendatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitutako diru-laguntza izendunak ematea, sailaren jardun-arloan.

    4. Saileko organoen arteko eskudantzia-gatazkak ebaztea, eta beste sailekikoak planteatzea.

    5. Ondare-erantzukizunari buruzko prozedurak ebaztea.

    6. Ofizioz berrikusteko prozedurak ireki eta ebaztea, betiere egiteko horiek arauz beste organo bati esleitzen ez bazaizkio.

    7. Autonomia Erkidegoko oinarrizko zerbitzuak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak zehaztea, zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnerako (ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaren bidez eman zitzaion horretarako eskuordetza).

    8. Lan-arriskuen prebentzioaren arloan, maila goreneko zehapen oso larriak ezartzea.

    9. Partikularrekin edo pertsonifikazio-modu pribatuan eratutako erakundeekin hitzarmenak eta protokolo orokorrak formalizatzea.

    10. Indarreko araudiak sailari esleitzen dizkion eskumenak baliatzea honako arlo hauetan: funtzio publikoa, ondarea, ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa, eta, oro har, dekretu honen 1. artikuluan aipatutako egiteko eta gaiekin lotutakoak, baldin eta dekretuak sailaren egitura organikoa osatzen duten beste organo batzuei esleitu ez badizkie.

10 artikulua. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza.

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honetako 5. artikuluak oro har esleitzen dizkion egitekoez gainera:

  1. Gizarte Ekonomia bultzatzea eta sustatzea, zuzendaritza honetatik landuko, kudeatuko eta gauzatuko diren programa eta ekintzen bitartez.

  2. Kooperatiben arloko zehapen-espedienteak bideratzea eta ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera, eta kooperatiben deskalifikazioak eta haietan esku hartzeko aldi baterako neurriak proposatzea, aipatu legearen 141. eta 142. artikuluei jarraikiz.

  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

  4. Lan Sozietateei eta Partaidetzako Sozietateei buruzko urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako baldintzak betetzen direla kontrolatzea, eta horien kalifikazioa edo deskalifikazioa ebaztea. Halaber, lege horren garapena sustatuko du.

  5. Sailburuari legeria berritzeko proposamenak egitea, bai eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean aldaketak proposatzea ere, sektoreak hobeto funtziona dezan.

  6. Baimena ematea Lan Sozietateei, mugagabeko kontratuen bidez kontratatutako langileek bazkide ez direnek urtean lan egin behar duten ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.

  7. Zenbait baimen-espedientez arduratzea zehazki, hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimen-espedienteez, eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimen-espedienteez, haiek izapidetzea eta haien gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea, betiere Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.

  8. Kooperatiba sozietateak onura publikoko deklaratzeko espedienteez arduratzea, haiek izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartzen baitu dekretu horrek.

  9. Kooperatibak "gizarte-ekimeneko kooperatiba" gisa sailkatzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, bai eta gizarteratzea bultzatzea ere.

  10. Lurralde-ordezkaritzek hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, bere eskumeneko arloetan.

  11. Langileek Gizarte Ekonomiako enpresetan parte har dezaten bultzatzea.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistro Berezia zuzendu eta kudeatzea (Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasota dago erregistro hori).

  1. Enpresaren Erantzukizun Soziala sustatzea eta bultzatzea.

  2. Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legea garatzea eta betearaztea EAEren eskumenen eremuan (Estatuarekin koordinazioan).

  1. Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritza bakoitzean, Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna izango da administrazio-unitate guztiak koordinatzeaz arduratuko dena, lurralde-ordezkariarekiko zuzeneko mendekotasuna duela. Administrazio eta Zerbitzuen arduradunak lurralde-ordezkaria ordezkatuko du, behin-behinean, baldin eta postua hutsik badago edo titularra falta bada edo gaixorik badago. Era berean, fede publikoa emango du, Kooperatiben Erregistroan izena eman dezaketen liburu pribatuen sinadura autentifikatuko du, eta indarreko araudiak eta organo eskudunek esleitzen dizkioten egiteko guztiak gauzatuko ditu.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.