XXXVII Congreso Sociedad Española de Calidad Asistencial. AKEBKONEKTA V. Jardunaldiak

Osasun arloan balioa sortu: erronkak eta konpromisoak

 

Asistentziaren Kalitaterako Espainiako Elkarteak eta Kalitaterako Euskal Batzordeak (AKEB) antolatu duten hurrengo Biltzar Nazionalak eztabaidatzeko, proposamenak egiteko eta hobetzeko bideak sortzeko topagunea izan nahi du. Biltzarra Donostian izango da , 2019ko urriaren 23, 24 eta 25ean.

2019ko Biltzarraren goiburua hauxe izango da: “Osasun arloan balioa sortu. Erronkak eta konpromisoak” eta horren bidez asistentziaren kalitatean, hobekuntza-prozesuetan eta pazienteen segurtasuneko estrategian sakontzeko apustua adierazi nahi izan dugu. Halaber, gure osasun-sistema jasangarri, seguru eta berritzailearen aldeko hautua islatzen du. Horretarako, gai hauen inguruko programa prestatzen ari gara:

  1. Humanizazioa eta ahalduntzea
  2. Osasun sistemaren eraldaketa digitala
  3. Antolamendu-ereduak: lantaldeak eta pertsonak
  4. Osasun sistemak gizartean duen balioa neurtzea

Hartara, zure komunikazioak bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu: zure hobetzeko proiektuen berri emanez, zure erakundearen emaitzak partekatuz, eta osasun zerbitzuen bikaintasunaren eredua garatzeko eta berritzeko proposamenak eskainiz.

KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO AZKEN EGUNA 2019ko ekainaren 10.

Nori zuzendutaErakundeetako osasun arloko profesionalak

Web-orrialdea: www.congreso.calidadasistencial.es 

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Sociedad Española de Calidad Asistencial (SECA) Asociación Vasca De Calidad Asistencial (AVCA-AKEB)
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Kusaal Jauregia
Zurriola1
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Jarraibideak:

KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO AZKEN EGUNA 2019ko ekainaren 10.