Osalan-en VII Uda Ikastaroa: retos de futuro en materia de prevención de riesgos laborales

Ekitaldi-deskribapena

Hogei urte baino gehiago igaro dira Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea onartu zenez geroztik, eta argi ikusten da prebentzioaren kultura zabalduz joan dela denbora horretan zehar, bai enpresarien artean, bai langileen artean. Dena dela, gizartearen beraren bilakaerak ere (hor sartzen baita lan-jarduera) eragin handia du laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan.

Hala, errealitate berriak ari dira azaleratzen (langintza berriak, lanleku berriak edo arrisku berriak); zientziaren eta teknologiaren bilakaerak jarduera-sektore berriak sortzen ditu, eta prebentzio-neurri berri eta berritzaileak eskatu eta eskaintzen ditu; eta laneko segurtasun eta osasunak berak eta gizartearen sentsibilizazioak planteatzen dute langileriari gero eta estaldura handiagoa eman beharra, bai kopuruari eta modalitateari dagokienez, bai babes-mailei dagokienez. Horregatik, laneko arriskuen prebentzioko etorkizuneko erronken inguruan ariko da OSALAN aurtengo ikastaroan. Askotarikoak izango dira ikastaroan landuko diren arloak; Administrazioa, Unibertsitatea eta Enpresa elkarrekin konektatuko dira, eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan lan-ildo berriak zabaltzea planteatuko da. Ikastaroa honako hauentzat da:

- Unibertsitate-ikasleak, laneko arriskuen prebentzioan interesa dutenak.

- Lan-arriskuen prebentzioko teknikariak.

- Landuko diren arloekin lotura duten profesionalak, eurei dagozkien prebentzioko alderdien gaineko interesa dutenak.

- Laneko segurtasun eta osasunaren arloan diharduten Administrazioko profesionalak.

- Mutualitateetako eta Prebentzio Zerbitzuetako profesionalak.

Helburuak:

• Ikuspegi panoramiko bat ematea, laneko segurtasuna eta osasuna gizarte- eta lan-arloko errealitate berrietara zabaltzeari buruz.

• Prebentzio-neurri berri eta berritzaileak azaltzea, segurtasun- eta osasun-zientzien bilakaeraren ondorioz.

• Laneko arriskuen prebentzioa osatzen duten prebentzio-diziplinak bultzatzea.

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09.00-14:30
Palacio de Miramar, 20007 San Sebastián, Guipúzcoa, España
20007  ·  Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2017/05/11 - 2017/07/19
Jarraibideak :