Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko irailaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, ikasleentzako laguntzen deialdia egiten duena Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egiteko 2026-2027 ikasturtean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4068
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/09
  • Argitaratze-data: 2026/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakumeen eta gizonen berdintasuna ezinbestekoa da erabat ezabatzeko emakumeen aurkako indarkeria matxista, sexu-indarkeria barne, horixe baita berdintasunik ezaren adierazgarri larriena, eta giza eskubideen urraketa argia. Arazo sozial konplexua da, eta guztiz ezabatzeko nahitaezkoa da koordinaturik ikertzea indarkeria-egoerak, haien kausak eta indarkeria darabiltenen jarrerak prebenitzeko neurriak, eta profesionalak trebatzea eta arreta- nahiz harrera-zerbitzuak biktimen beharrizanetara egokitzea.

Nazio Batuek honela definitzen dute emakumeen aurkako indarkeria: «Emakumearentzat kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa dakarren edo ekar dezakeen genero-indarkeriako edozein egintza, barne hartuta egintza horiek gauzatzeko mehatxuak egitea, derrigortzea eta nahierara askatasunaz gabetzea, bizitza publikoan nahiz pribatuan».

Osasunaren Mundu Erakundeak dioen bezala, «emakumeen aurkako indarkeria bereziki bikotekideak egindakoa eta sexu-indarkeria osasun publikoko arazo larria eta emakumeen giza eskubideen urraketa da. Erro sakonak ditu eta genero-desberdintasunak betikotzen ditu». Kalkulatzen da planetako emakumeen heren bat indarkeria fisiko edo sexualaren biktima dela, normalean oso gaztetatik.

Arazoa oso handia denez eta ikusezin bihurtzen denez, indartu egiten da indarkeriazko portaerei eusten dieten balioen eta jarreren iraupena.

Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 57.5 artikuluan ezartzen denez, «EAEko administrazio publikoek erraztu behar dute, halaber, entitate pribatuetako langileek prestakuntza izan dezaten, entitate horien lan-eremua baldin bada emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea, biktimei laguntza eta babesa ematea, eta prebentzioa egitea, delituon egileek berriz ez dezaten delitu bera egin».

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Deustuko Unibertsitatearekin koordinaturik, 2003. urtean ekin zion, urteko jarduketa-planaren barruan, zenbait prestakuntza-eskaintza kofinantzatzeari; esaterako, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko masterra eta adituaren titulua. Hura desagertu egin zen, baina orain erabaki da laguntzen jarraituko dela, sortu berri den Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diploma kofinantzatuz.

Deialdiak 2024ko urriaren 21eko Ebazpenean ezarritakoa betetzen du. Ebazpen hori Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eman zuen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Dirulaguntza Plan Estrategikoa onartzeko 2024-2027 urteetarako. Agiri horiek Emakunderen webgunean daude ikusgai.

Ezarritako lankidetza-ildoarekin jarraituz, Deustuko Unibertsitateak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak premiazko iritzi diote emakumeen aurkako indarkeria matxista eta bereziki sexu-indarkeria desagerrarazteko neurriak bilatzen segitzeari eta beste esparru bat ezartzeari, hasitako prestakuntza-esperientzia garatzen jarraitzeko. Hala, laguntza-deialdi publiko hau egin dute 2026-2027 ikasturterako; hain zuzen ere, Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diplomaren lehenengo edizioa finantzatzeko, betiere langile espezializatuak prestatzea xede dutela.

Horrenbestez, hau

Ebazpen honetan aipatzen diren dirulaguntzak arau hauetan xedatutakoaren mende egongo dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean ezarritako erregulazioa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean (ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

Ebazpen honen xedea da ikasleentzako laguntzen deialdia egitea, Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diploma egiteko, Deustuko Unibertsitatean, 2026-2027 ikasturtean. Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma modalitate birtualean ematen da, 24 ECTS ditu (Europako kredituak) eta sei irakasgairen inguruan egituratzen da; guztira 600 ordu:

  1. modulua: Sexu-indarkeriaren fenomenoaren testuingurua.

  2. modulua: Sexu-indarkeria motak.

  3. modulua: Trauma eta krisi egoeren tratamendu terapeutikoa.

  4. modulua: Esku-hartze psikosoziala eta instituzionala sexu-indarkeriaren esparruan.

  5. modulua: Emakumeen gorpuztasunen aurkako sexu-ziberrindarkeriak.

  6. modulua: Sexu-indarkeriak prebenitzea eta hautematea.

    Aditu-programa honen helburu nagusia da hainbat diziplinatako profesionalak gaitzea sexu-indarkeriaren esparruan modu koordinatuan eta diziplinartekoan esku hartu dezaten, behar diren ezagutzak eta trebetasunak emanez esku-hartze psikosozialak, hezkuntzakoak, soziosanitarioak edo juridikoak diseinatzeko, planifikatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko, esku-hartzearen ikuspegi integral eta holistiko batetik, emakumeen premietan eta testuinguruan eragiten duten askotariko faktoreak kontuan hartuta.

Aurreko artikuluan ezarritako helburua lortzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontuko kredituetatik etorriko dira, eta, guztira, hogeita bederatzi mila berrehun eta berrogeita lau (29.244) euro dira.

Deialdi hau norgehiagokarik gabeko prozeduraz ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak egiaztatuko dira, eta baliabide ekonomikoak proportzioan eta zati berdinetan esleituko zaizkie ebazpen honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten pertsona guztiei.

  1. Betekizun orokor hauek betetzen dituzten pertsonek eska ditzakete laguntzak:

    1. Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    2. Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diploman matrikula osoa eginda duen pertsonetako bat izatea. Ez dira onartuko lanaldi partzialeko erregimeneko matrikulak.

  2. Eskatzaileek betekizunak bete beharko dituzte, eta ezin izango dute izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik. Batik bat, egunean eduki beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

  1. Interesdunek bitarteko elektronikoz egin ditzakete eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

    Eskabideak ordezkari baten bidez ere aurkeztu ahalko dira elektronikoki. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da ordezkaritza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  2. Interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak eduki behar dituzte; helbide honetan daude kontsultagai: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  3. Aurrez aurreko izapideen nahiz izapide elektronikoen gaineko jarraibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak egoitza elektroniko honetan daude eskura: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0036412

  4. Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen bide bera erabiltzera aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

    Eskabidea egin ondorengo izapideak, elektronikoki, helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  1. Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak emateko prozeduran, fase bakoitzaren ondorioetarako, honako hauek esku hartuko dute:

    1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia, prozedura kudeatzeko ardura duen organo gisa.

    2. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, prozedura ebazteko organo eskuduna den aldetik.

  1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasi eta urriaren 30ean bukatuko da.

  2. Eskabideak Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira herritarrei arreta emateko bulegoetan, Zuzenean zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao; Andia 13, 20003 Donostia; Ramiro de Maeztu 10, 01008 Vitoria-Gasteiz), Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen Erregistro Nagusian (Manuel Iradier 36, Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan.

    Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurretik ordua eskatzea helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

    Eskabide-eredua eta eskatzen den gainerako dokumentazioa eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0036413

  3. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea ebazpen honetako 8.1 artikuluan jasotako dokumentazioarekin batera. Orobat, eskaera aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek ezartzen dutenari jarraituz.

  4. Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

  5. Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

  1. Laguntza-eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Deustuko Unibertsitatean egindako matrikularen kopia.

    2. Nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko balio duen antzeko agiriren bat.

    3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzearen egiaztagiria.

    4. Eskatzaileak laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

  2. Administrazioak ofizioz kontsultatu eta egiaztatu ahal izango ditu b), c) eta d) apartatuetako dokumentuak, bai aurrez aurreko bidea erabiltzen duenean, bai bide elektronikoa erabiltzen duenean, salbu eta egiaztapen elektronikoa egiteko baimena berariaz ukatzen duela jasotzen denean. Kasu horretan, interesdunak konpromisoa hartzen du agiriok aurkezteko.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 20/2023 Lege Orokorraren 14. artikuluaren arabera, laguntza emateko ebazpena eman aurretik deialdiaren betekizunak egiaztatu beharko dira, bai interesdunak dagokion ziurtagiria aurkeztuta, bai Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak zuzenean egiaztatzeari uko egin gabe.

  3. Eskakizunak egiaztatzeko modua ebazpen honetan zehazten da, eta helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/0036413

  4. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, erantzukizunpeko adierazpen bidez bete beharko dira honako betebehar hauek:

    1. Beste edozein administraziok edo entek publikoa zein pribatua izan helburu bererako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

    2. Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

    3. Ez egotea betetzen zehapen administratibo edo penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta ez egotea debeku horrekin zigortuta, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren arabera.

    4. Adieraztea egiazkoak direla eskabidean eta eskabidearekin batera doazen agirietan jasotako datuak.

    5. Adieraztea eskatzaileak bete egiten dituela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan laguntza hauen onuradun izateko ezarritako betekizun guztiak.

  5. Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotzen den funtsezko datu, adierazpen edo agiriren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, ezinezkoa izango da prozeduran jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

    Halaber, Administrazio Publikoak halako zerbait gertatu dela adierazten dueneko ebazpenak xedatu ahal izango du interesduna behartuta dagoela dirua itzultzera, hala badagokio, eta ezinezkoa dela xede bereko beste prozedura bat hastea zehaztutako epe batean; hori guztia, aplikatzekoak diren arauetan ezarritako moduan.

  6. Izapideak egiaztatzeko ardura duen Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen arloak, beharrezkoa dela iritziz gero, informazio osagarria aurkeztea eska dezake.

  7. Kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).

Laguntza-eskabideak behar bezala beteta ez badatoz edo 8. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakunderen Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Desagerrarazteko Arloak falta den agiria aurkezteko edo atzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio interesdunari, eta, horretarako, hamar eguneko epea eman, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko duela ohartaraziko dio interesdunari; horretarako, aurretiaz, ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Idazkaritza Orokorrari dagokio laguntzak emateko prozedura kudeatzea.

  2. Eskabideak jaso eta, hala badagokio, horietan izandako akatsak zuzentzeko eskatu ondoren, Emakunderen Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Desagerrarazteko Arloak, ebazpen honetako 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ardura duenez, txosten bat emango du, egindako eskabideen egoera zein den adierazteko.

  3. Emakunderen Idazkaritza Nagusiak, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Desagerrarazteko Arloaren espedientea eta txostena aintzat hartuta, behin betiko ebazpena emango du eta interesdunei jakinaraziko die.

    Ez da entzunaldi-izapiderik izango, interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak bakarrik agertuko baitira prozeduran, eta horiek bakarrik hartuko baitira kontuan. Kasu horretan, proposatzen den behin-behineko ebazpena behin betikoa izango da.

  4. Kudeaketa fasean onuradun izateko proposatuak izan direnei jakinaraziko zaie behin betiko ebazpen-proposamena, zazpi eguneko epean laguntza onar dezaten. Onartzen ez bada, onuradun gisa proposatutako pertsonak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

  1. Behin betiko ebazpena onartu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak prozedura ebatziko du. Hark emango du emandako eta ukatutako dirulaguntzak jasoko dituen berariazko ebazpena, eta ebazpen horrek amaiera emango dio prozedurari. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei.

    Era berean, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan.

    Eskabidea egin ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, elektronikoki egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  2. Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela ulertu beharko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.

Dirulaguntzaren banakako zenbatekoak Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diplomaren matrikularen kostu osoa ordainduko ahal izango du 2026-2027 ikasturterako.

Zuzkidura proportzioan eta zati berdinetan banatuko da onuradunen artean, aipatutako aurrekontu-zuzkidura agortu arte, baina jasotako laguntzak ez du inoiz matrikularen kostua gaindituko.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da dirulaguntza.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek nahitaez bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak, batik bat hauek:

  1. Diruz lagundutako jarduera modu egokian burutzea.

    Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren diploma modu egokian burutu den jakiteko, bertaratzeari eta aprobetxamenduari buruzko txostena eskatuko zaio Deustuko Unibertsitateari.

    Txosten hori ikasgai bakoitzaren aprobetxamendua kontuan hartuta egiten da, hau da, ikasgaiaren unitate guztien ikasketa-egoerak gainditu direla egiaztatuko da.

  2. Emandako dirulaguntza onartzea.

  3. Alta emanda egotea Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Betekizun hori bete behar da, deialdia ebazteko eta ordainketak egin ahal izateko, ebazpena laguntza ematekoa bada. Alta elektronikoki izapidetu daiteke, dagokion zerbitzuaren bidez, egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  4. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea, eta noiznahi onartzea diruz lagunduko diren jarduerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzea Deustuko Unibertsitateak dagokion txostena egin ondoren.

  5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.

  6. Dagozkion betebeharrak betetzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. Ebazpen honetan jasotzen dena betetzea.

Dirulaguntza zatika ordainduko da, bi alditan. Lehenik, emandako dirulaguntzaren % 75 ordainduko da, 13.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, eta berariaz uko egin ez bada. Ondoren, gainerakoa (dirulaguntzaren % 25) ordainduko da, aditu-diplomaren ikasturteko lehen seihilekoan onuradunak zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzen duen Deustuko Unibertsitatearen jarraipen-txostena helarazi eta gero.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  1. Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzaren bat aldatzen bada, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari jakinarazi beharko zaio. Dirulaguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatuz gero (betiere, dirulaguntzaren helburua bete bada) edo beste edozein entitate publikok edo pribatuk laguntzarik edo dirulaguntzarik emanez gero, aldatu egin ahal izango da dirulaguntzak emateko ebazpena, betiere aurretiaz interesdunei entzunda.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu zen baldintzaren bat betetzen ez dela egiaztatzen bada, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluaren arabera, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horiei dagozkien legezko interesak itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrez gain, dagozkion gainerako neurriak ere hartu ahal izango dira.

Ez-betetzetzat joko da, bereziki, aditu-diplomaren eskoletara ez joatea edo egokia ez den aprobetxamendua.

Deustuko Unibertsitateak behar bezala jakinaraziko du Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diplomaren eskoletara ez joatea edo aprobetxamendu desegokia izatea.

Ezarritako betebeharrak edo baldintzak betetzen ez badira, emandako dirulaguntza errebokatzeko prozedura abiaraziko da, eta, hala badagokio, itzultzekoa ere bai, bat etorrita Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluetan jasotakoarekin.

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki irizten dien alegazioak aurkezteko.

  2. Alegazioak jaso ondoren, edo alegazio-epea alegaziorik egin gabe amaitzen bada, amaiera emango zaio prozedurari, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan.

    Baldintzak bete ez direla adierazten bada ebazpenean, galdutzat joko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko aginduko da. Gehienez ere bi hilabeteko epean itzuli beharko da dirua, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatez ordaintzeko epetzat joko da.

  3. Borondatez ordaintzeko epean itzulketarik egiten ez bada, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari, hark premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatuari jarraituz.

  4. Gehienez ere hamabi hilekoa izango da aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik dirulaguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea.

Deialdi honetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzak, dirulaguntzak, sariak eta bekak izeneko datuen tratamendurako jasoko dira, bat etorrita Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin.

Helburua:

Pertsona fisiko eta juridikoentzako bekak, sariak, laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea eta ematea.

Saritutako ikerlanen zabalkundea, hainbat euskarritan argitaratuz, bai eta saritutako pertsonen irudiak ere, interesdunaren aldez aurreko baimenarekin.

Legitimazioa:

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion botere publikoak egikaritzeko.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzena.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.

2/1998 Legea, otsailaren 5ekoa, Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzkoa.

Hartzaileen kategoriak (datuen komunikazioa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.

Hala badagokio, pertsona fisiko onuradunen datuak EHAAn argitaratzetik eratorritakoak.

Eskubideak: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen dituen laguntzak kudeatzeko baino ez dira erabiliko datuok, hain zuzen, botere publikoen jardunari dagokion eginkizun bat betetzeko. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko, baita Erregelamenduan aurreikusitako beste edozein eskubide baliatzeko ere. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/datu-babesa/

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsultatu dezakezu:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/062200-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

eurlex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik