Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen eta argitaratzen baita +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (lehen «Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» -UTESE- zena) +ECNOS izenekoari atxiki zaiola jasotzen duen dokumentazioa gordailutuko dela. (Gordailuko kodea: 76/1/00004).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1993
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/03/27
  • Argitaratze-data: 2024/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (lehen «Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE zena) +ECNOS izenekoari atxiki zaiola jasotzen duen dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. María Aranzazu Juanes Ramirok aurkeztu du. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. 2024ko martxoaren 26an aurkeztu da +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (lehen «Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE zena) +ECNOS izenekoari atxiki zaiola jasotzen duen dokumentazioa gordailutzeko eskatzeko dokumentazioa, hala erabaki baitzen 2024ko otsailaren 21eko batzar orokorrean.

Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena. Enpresaren jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

Lehenengoa. Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko arauak dira 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa, eta aipatutako Errege Dekretua, sindikatuen eta enpresaburuen erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzkoa.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (lehen «Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE zena) +ECNOS izenekoari atxiki zaiola jasotzen duen dokumentazioa gordailutzea eta argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

Lehenengoa. +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (lehen «Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» UTESE zena) +ECNOS izenekoari atxiki zaiola jasotzen duen dokumentazioa gordailutu dadin agintzea.

Bigarrena. Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik