Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena. Horren bidez, argitara ematen da gazte langabeak EAEko enpresetan kontratatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresa eta erakunde laguntzaileen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1995
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/17
  • Argitaratze-data: 2024/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak EAEko enpresetan kontratatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresa eta erakunde laguntzaileen zerrenda; erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2022ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdia (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zenbakia). Zerrenda horretan enpresa eta erakunde bakoitzari onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko da, ebazpen honen eranskinen arabera.

Bigarrena. Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 FS Plus Programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.