Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 12koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta merkaturatzeko egitura eta tresnetan (ISV inbertsioa) egindako inbertsio material eta ez-materialetarako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2011
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/12
  • Argitaratze-data: 2024/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez, 2024ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, inbertsio material eta ez-materialetarako, bai mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan, bai merkaturatzeko egitura eta tresnetan (ISV inbertsioa). Bada, agindu horren I. eranskineko IX. apartatuan ezartzen denez, aurkeztutako eskabideak baloratzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da, abenduaren 9ko 227/2014 Errege Dekretuan xedatutakoa betez. Batzorde hori Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak edo hark eskuordetutako pertsonak osatuko du, eta batzordeburua eta Nekazaritza, Arrantza eta Europar Politiketako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikarien artean hautatutako bi bokal izango ditu. Bokal horiek Nekazaritza, Arrantza eta Europar Politiketako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira, eta ebazpen horretan idazkaria izendatuko da.

68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena ikusita, honako hau

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez 2024ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertuko eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide izendatzea pertsona hauek (agindu horren bidez, 2024ko dirulaguntzetarako deialdia egin zen, eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta merkaturatzeko egitura eta tresnetan (ISV inbertsioa) egindako inbertsio material eta ez-materialetarako); eta dagokion ebazpen-proposamena egingo du.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Batzordeburua:

Raúl Pérez Iracheta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Batzordekideak:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Idazkaria:

Adolfo Rey Eguiluz jauna, Kalitate eta Industria Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 12a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.