Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 11koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1998
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/11
  • Argitaratze-data: 2024/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244.zk.), arautzen dira zerbitzu sozialen arloan irabazi-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak eta Euskal Autonomia Erkidegoan esku-hartze soziala oro har finantzatzeko laguntzak.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak arautzen du dirulaguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera, eta xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela aurreikusitako dirulaguntza-lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2023ko abenduaren 29ko EHAA, 247.zk.), egin da abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntza-lerroetarako dirulaguntzen 2024. urteko deialdia.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea 2024. urteari dagokionez; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko abenduaren 20ko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Arrate Martínez de Gereñu Ortuoste andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Maria Olarizu Ruiz de Escudero Sánchez andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

Diana Pedraz Calvo andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Bigarrena. Esku-hartze sozialean, elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak sendotzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea 2024. urteari dagokionez; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko abenduaren 20ko Aginduaren III. kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Arrate Martínez de Gereñu Ortuoste andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Aitor Mendia Bereziartu jauna, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Diana Pedraz Calvo andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Hirugarrena. Esku-hartze sozialerako, jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira 2024. urteari dagokionez. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko abenduaren 20ko Aginduaren IV. Kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Arrate Martínez de Gereñu Ortuoste andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Miren Aldekoa Arenaza andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

Diana Pedraz Calvo andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.