Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 13koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 3098
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/13
  • Argitaratze-data: 2023/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2022ko uztailaren 15ean, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2023ko otsailaren 6an, agindu bat eman zen, dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, eta gauza bera egingo da xedapenen izaerak hala eskatzen duenean.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 15eko Aginduan (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen diona) xedatutakoarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16.a) artikuluari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. , Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.