Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1430
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/08
  • Argitaratze-data: 2018/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2018ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.

Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek osatu dute.

Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.