Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 3koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2018. urteko ediziorako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2569
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/03
  • Argitaratze-data: 2018/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (EHAA, 8. zk., 2004ko urtarrilaren 14koa) Gaztemundu programa arautu zuen martxoaren 31ko 38/2015 Dekretuak (EHAA, 65. zk., 2015eko apirilaren 9koa) aldatu zuen dekretu hori. Programa horren bitartez, gazteek egonaldia egingo dute Euskadin, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzaturik, gaurko errealitatera hurbil daitezen. Egonaldi horretan, onuradunek parte hartu beharko dute eurentzat antolatzen diren lan jardunaldietan, eztabaida foroetan eta kultur guneetara, erakundeetara eta turismo guneetara egingo diren bisitetan.

Dekretu horren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2018ko ekitaldirako laguntzetarako deia egitea.

Hori dela eta, honako hau

Gaztemundu programarako deia egitea, 51.600 euroko zenbatekoarekin, euskal etxeetako gazteek 2018ko egonaldia egin dezaten Euskadin. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Gaztemundu programa arautzen duen abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan ezarritakoaz gainera, aurtengo deialdirako hauek aplikatuko dira: Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Erregimen Juridikorako urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zena); Diru-laguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta azken hori garatzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

Lehenengoa. Xedea.

  1. Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako dei egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2018ko irailaren 1etik 16ra.

  2. Edizio honetarako prestakuntza-gaia euskal dantzak irakasteari buruzko formazioa izango da. Gaia Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak onartutako 2016-2019 Lau Urterako Planean dator jasota.

  3. Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.

    Bigarrena. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

  1. 18 eta 35 urte bitartean izatea 2018ko urtarrilaren 1ean.

  2. Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea.

  3. Ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.

  4. Gaztemundu programako egonaldiren baten onuraduna ez izatea, 2003an arautu zenetik.

  5. Euskal dantzak irakasteko jakintza egiaztatzea, bideo bat aurkeztuz.

    Hirugarrena. Zenbatekoa.

    Gaztemundu prestakuntza-programara 2018rako 51.600 euro bideratu dira guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik dator zenbateko hori.

    Laugarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

  1. Ebaluazio batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:

    1. Bideo grabaketaren balorazioa (40 puntu, gehienez).

    2. Eskatzailearen parte hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean (40 puntu, gehienez).

    3. Euskara jakitea (10 puntu, gehienez).

    4. Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea (10 puntu).

      Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egingo ditu Gaztemundu programak berekin dakartzan kudeaketa-zereginak.

      A irizpidea: «Bideo grabaketaren balorazioa». 3-5 minutuko bideo bat aurkeztu beharko dute. Eskatzaileak dantza klase baten erakuspena egin beharko du. Dantza hori euskal folklore tradizionalekoa izan beharko da (40 puntu, gehienez ere).

      Aintzat hartuko dira:

      Eskatzaileak aukeratu duen dantzari buruzko ezagutza (10 puntu, gehienez).

      Dantzatzeko duen gaitasuna eta dantzaren esanahia azaltzekoa (15 puntu, gehienez).

      Dantzaren exekuzioa irakasterakoan frogatzen duen ezagutza pedagogikoa (15 puntu, gehienez).

      B irizpidea: «Eskatzailearen antzinatasuna eta parte hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean». Euskal etxearen bizitza sozialean duten parte hartze maila baloratuko da (40 puntu, gehienez).

      Baremazioa horrela egingo da:

      Bazkidearen antzinatasuna partaide den erakundean (10 puntu, gehienez ere).

      Erantzukizun maila eskatzen duten zereginetan jarduteagatik:

      Iraganean euskal etxea kudeatzen arduradun karguak izan dituztenei, baina ebazpen hau argitaratzen den egunean horrelakorik ez dutenei (5 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean berariazko zereginen baten erantzukizunen bat dutenei zuzendaritza batzordeen alorretik kanpo, hala nola gazte-taldeetan, dantzetan, liburutegian eta abarretan (5 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean, arduradun-karguak izatea zuzendaritza-batzordeetan, bokal gisa edo kudeaketa eginkizun orokorretan (10 puntu, gehienez).

      Ebazpen hau argitaratzen den egunean erakundeko arduradun-karguren bat izatea; adibidez, erakundeko presidente, idazkari edo diruzain (10 puntu, gehienez).

      Puntu bat emango da dena delako euskal etxeko bazkidetza-urte bakoitzeko, eta puntu bat arduradun-karguan emandako urte bakoitzeko.

      C irizpidea: «Euskara jakitea». Euskararen ezagutza egiaztatzeari dagokionez, Euskal Etxeko Presidentearen egiaztagiri bidez ziurtatuko dira, ikasten emandako urteen arabera. Bi puntu emango zaie HABEk edo beste erakunde ofizial batek onartu eta finantzatutako ikasturte bakoitzeko (10 puntu, gehienez).

      D irizpidea: «Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea». 10 puntu emango zaizkio Euskal Herrian inoiz egon ez denari.

  2. Hautaketa-prozeduran onartzeko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte eskaerek.

    Bosgarrena. Eskariak aurkeztea.

  1. Eskariak hona bidali behar dira: Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean 16.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita. Eskaerak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki-eredua erabili beharko da, eta inprimakiak web orri honetan egongo dira interesdunen esku: www.euskadi.eus/euskaldunak

  2. Agiri hauek erantsi behar zaizkio eskariari:

    1. Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.

    2. Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzailearen bazkidetza egiaztatzeko, hau da, ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide dela deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez, eta baita eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte euskal etxearen bizitza sozialean, eta, hala bada, zuzendaritza-batzordeetako arduradun-karguetan edo kudeaketa-lan orokorretan, denboraldiak zehaztuta. Horrez gain, euskal etxeak adierazi beharko du bere kidea aukeratua izanaren ondorioz dagozkion betebeharrak ez betetzeak dakartzan gastuak itzultzeko ardura bere gain hartzen duela. Eskatzailearen parte hartze mailaren inguruko txostena ere erantsi beharko du euskal etxeak.

    3. 3 eta 5 minutu arteko iraupena duen grabazio digitala, zeinetan erakutsiko den eskatzailea euskal folklore tradizionaleko dantza klase bat ematen.

    4. Euskaren ezagutzaren egiaztagiria.

    5. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Herrian inoiz egon gabekoa dela adierazten duena.

  3. Eskatzaileak sinatu behar du eskaria.

    Seigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

    Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Zazpigarrena. Ebaluazio Batzordea.

    Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:

    Gorka Álvarez Aranburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, batzordeburua.

    Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko funtzionarioa, bokala.

    Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko funtzionarioa, bokala.

    María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzatik, batzordeko idazkaria.

    Zortzigarrena. Prozedura ebaztea.

    Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak ebatziko du Gaztemundu programaren deialdia, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena kontuan izanda.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.