Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 31koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017ko ekainaren 23ko Ebazpena aldatzeko dena. 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratu ziren ebazpen horren bidez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 4036
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/07/31
  • Argitaratze-data: 2017/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2017ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bitartez (2017ko uztailaren 13ko EHAA,133. zk.), Ebaluazio Batzordeak 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatutako pertsonak aukeratu ziren. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak; II. eta III. eranskinetan, aldiz, ezetsitako eskabideak eta baztertutako eskabideak jaso dira hurrenez hurren.

Akats bat atzeman da hautagai bat aukeratzerakoan, egiaztatu baita Mateo Tacconni jaunak ez duela betetzen Gaztemundu 2017 programaren deialdiko bigarren oinarriko lehen paragrafoan ezarritako baldintza. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bitartez (2017ko maiatzaren 4ko EHAA, 83. zk.) onartu zen Gaztemundu 2017 programa.

Gaztemundu 2017 programaren deialdiko laugarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz eskabideak baloratzeko irizpideei buruzkoa da oinarri hori, eta lortutako puntuazioaren eta Ebaluazio Batzordeak egindako proposamenaren arabera, Jessica Alejandra Ateca andrea aukeratu behar da Gaztemundu programaren 2017ko edizioan parte hartzeko.

Horregatik guztiarengatik, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluaketa Batzordeak proposatuta (2004ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8.zk.), hauxe

Lehenengoa. Ebaluazio Batzordeak proposatuta, Mateo Tacconni jaunaren eskabidea baztertzea eta bere izena III. eranskinean sartzea, deialdiko bigarren oinarriko lehen apartatuan ezarritako baldintza ez betetzeagatik.

Bigarrena. Ebaluazio Batzordeak proposatuta, Jessica Alejandra Ateca andrea aukeratzea Gaztemundu programaren 2017ko edizioan parte hartzeko, eta bere izena I. eranskinean sartzea; aukeratutako eskabideei buruzkoa da eranskin hori.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen; beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 31.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.