Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko martxoaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatu eta argitara ematen baitira «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1829
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/03/27
- Argitaratze-data: 2017/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua aztertu da, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Kontuan izanda, 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren 9. artikuluaren arabera, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek egin behar duela eta batzorde horretako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egingo duen balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
Amaia Ibáñez Zalba andrea.
Amagoia Garaizabal Armesto andrea.
Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.