Arautegia

Inprimatu

339/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Nerea de Sousa Alcalde andreari Dunboako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2006
  • Xedapen-zk.: 339
  • Xedapen-data: 2024/04/11
  • Argitaratze-data: 2024/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 29ko 218/2024 Ebazpenaren bidez, onartu egin zen Bidasoko ESIko Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Nerea de Sousa Alcalde andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

Lehenengoa. Nerea de Sousa Alcalde andreari esleitzea Bidasoko ESIko Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.

Bigarrena. Nerea de Sousa Alcalde andereak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Marisa Merino Hernandez Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena. Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena. Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena. Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena. Interesdunari eta Bidasoko ESIri Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2024ko apirilaren 11.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARISA MERINO HERNÁNDEZ.