Behaketa-zerrendako substantzien azterketa (EB 2022/1307erabakia) euskal kostaldean. 2023

Xehetasunak

Behaketa-zerrendako substantzien azterketa (EB 2022/1307 erabakia) euskal kostaldean. 2023

817/2015 Errege Dekretuan honela definitzen da behaketa-zerrenda: hautatutako substantzien multzoa da horien inguruan eskuragarri dagoen informazioa ingurune urtarrerako edo haren bidezko ingurune urtarrerako arrisku nabarmena izan daitekeelako eta jarraipen-datuak nahikoak ez direlako; beraz, informazioa osatzeko Europar Batasun mailan datuak biltzen dira.

Behaketa-zerrendako substantzien jarraipenak ur-ingurunean dituzten kontzentrazioei buruzko datuak eskaintzea du xede, substantzia horiek eragiten duten arriskuari aurre egiteko neurri egokiak zehazteko.

Europako Batzordea da behaketa-zerrenda hori egiteko eta eguneratzeko betearazpen-ekintzak onartzen dituena. Lehen behaketa-zerrenda 2015ean egin zen (2015/4952 Betearazpen Erabakia), bigarren behaketa-zerrenda 2018an eman zen (2018/8403 Betearazpen Erabakia), hirugarrena 2020an  (EB 2020/1161 Betearazpen Erabakia) eta laugarrena 2022an (EB 2022/1307)

Euskal kostaldean behaketa-zerrendako substantzien azterketa izeneko 2023ko lana (EB 2022/1307 Erabakia) Euskal Autonomia Erkidegoko Trantsizioko eta Itsasertzeko Uren Estatu Ekologikoaren Jarraipen Sarea proiektuaren barruan egin da, zeina Uraren Euskal Agentziaren eta Azti Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenean sartzen baita.