Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuetarako laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuetarako laguntzak
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

Diru kopurua:

70.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2015ko ekainaren 24koa (EHAA Zk. 119/2015)

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeko deialdia egiten baita 2015eko ekitaldirako, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusi bezala.

Araudia:
  • 101/2012 Dekretua (EHAA Zk. 111/2012)

    maiatzaren 29koa, sasoiko langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak eta haien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena arautzen dituena. 248/2006 Dekretua aldatzen duena.

  • 62/2007 Dekretua (EHAA Zk. 106/2007)

    apirilaren 17koa, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen duena.

  • 248/2006 Dekretua (EHAA Zk. 239/2006)

    azaroaren 28koa, sasoiko langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak eta haien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena arautzen dituena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal ebazlea:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Donostia Kalea 1, Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Olga Prado Villar
Telefonoa: 945 01 63 02
Faxa: 945 01 97 02
Posta elektronikoa: o-prado@ej-gv.es

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Sasoiko langileentzako bizilekuetarako laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Laguntzak: pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta, Dekretu honetan xedatutakoa betetzeaz gain, eraikinen jabe badira edo beste eraren bateko titulu juridikoren bat badute, ostatuak eta ekipamenduak eraiki, egokitu edo hobetzen badituzte, eta gero Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzuak betetzen dituzten sasoiko langileentzat erabiltzen badituzte.

  • Diru-laguntzaren gai diren inbertsioak edo gastuak egiten dituzten ostatuek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egon beharko dute.
  • Egingo den inbertsioaren edo gastuaren zehaztasun memoria eduki beharko da, non sartuko diren exekuzio epeen aurreikuspena, kokamena, finantzaketa eta behar bezala zehaztutako aurrekontua; eta horiekin batera obra proiektua, lizentzia eta, beharrezkoa izanez gero, udal baimena. Ostatuei buruz indarrean dauden xedapen bereziei egokitu beharko zaie proiektua.
  • 200.000 eurotik gorako «Minimis» laguntzak eskatuta ez izatea diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu aurretiko bi ekitaldi fiskaletan, ez eta eskabidea aurkezten den ekitaldi fiskalean ere.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Buruturik egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek antzeko laguntzak edo diru-laguntzak enpresa horiei itzularazteko edo haien zioz zehapenak ezartzeko oraindik izapidetze-fasean dauden prozedura guztiak.
  • Diru-laguntza publikoak eskuratzea galarazten duten zigor- edo administrazio-zehapenen eraginpean ez egotea; eta horretarako ezgaituko duen lege debekurik ere ez izatea, hor sartuz sexu diskriminazioz eragindakoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean; ez izatea zehapen-prozeduraren baten eraginik, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea ez betetzearen ondorioz.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

70.000 euro

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • Hirugarrenaren Alta (1)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.

  • Hirugarrenaren Alta (2)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/06/27 - 2015/07/27
Aurkezteko epe-muga:

2015ko uztailaren 27ko 15:00ak arte.

Ebazteko epea:

6 hilabete epea irekitzen duen aginduak argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.