Fabrikazio aurreratuko eta 4.0 industriako ereduen sustapenerako laguntza-programa. Teknologia Bultzatuz 2019

Gobernu Zentrala

Deskribapena


Xedea

Tolosaldeko eskualdeko ETE-etan berrikuntza sustatuko duten proiektuak gauzatzeko bultzada ematea Fabrikazio Aurreratuko eta 4.0 Industriako eredua ezartzearen bidez, era horretara enpresa horien posizionamendu teknologikoa, eta, horrenbestez, lehiakortasuna bera, hobetzen laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA:

2019/08/09 – 2020/03/31

ZENBATEKOA:

40.000,00

euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Tolosaldea osatzen duten 28 udalerrietako batean egoitza fiskala edo lantegi iraunkorra duten enpresak. Hauek dira eskualdeko 28 herriak: Abaltzisketa; Aduna; Albiztur; Alegia; Alkiza; Altzo; Amezketa; Anoeta; Asteasu; Baliarrain; Belauntza; Berastegi; Berrobi; Bidania-Goiatz; Elduain; Gaztelu; Hernialde; Ibarra; Ikaztegieta; Irura; Larraul; Leaburu Txarama; Lizartza; Orendain; Orexa; Tolosa; Villabona y Zizurkil.

Programa honen onuradun izan daitezkeen enpresek 5 eta 99 langile artean izango dituzte.

ARAUDIA:

Fabrikazio aurreratuko eta 4.0 industriako ereduen sustapenerako laguntza-programa (Teknologia Bultzatuz 2019) arautzeko oinarriak.