Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Santurtzi turistikoki sustatzeko laguntzak. 2019

Deskribapena


Xedea

Oinarri arautzaile hauen helburua honakoa da: enpresa-ehunari laguntza ekonomikoa ematea, sektore estrategikoetan udalerriko enpresa sarearen lehiakortasuna hobetu eta turismo-jardueren garapena sustatze aldera.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 16/07/2019 - 15/10/2019

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak edozein pertsona fisikok edo legez eratutako edozein pertsona juridikok jaso ahal izango dituzte, baldin eta diruz lagunduko den lerroaren baldintza orokor eta espezifiko guztiak betetzen badituzte, dagokion deialdian araututa eurak, eta bereziki:

1. lerroa. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak.

Lerro honi atxiki ahal izango zaizkio merkataritza-, zerbitzu-, turismo- eta ostalaritza-sektorean lanean diharduten enpresak, baldin eta jarduera udalerrian gauzatzen badute.

 2. lerroa.Turismoa sustatzeko diru-laguntzak.

Lerro honi atxiki ahal izango zaizkio Santurtzin egoitza duten enpresa turistikoak edota egoitza Santurtzin izan gabe ere, gure udalerrian jardun eta zerbitzuak berton ematen dituzten enpresak.

INFORMAZIO:

Informazio gehiago: Santurtziko Udala Web