Abereen osasunari lotutako programak garatzeko, abeltzainen talde eta elkarteentzako laguntza ekonomikoak. Bizkaia 2019

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru dekretu honen helburua da arautzea abereen osasunaren arloan hobekuntza programak sustatu eta garatzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko arraza garbien abeltzainen elkarteentzako, elkarte sektorialentzako eta herri onurako mendietako abeltzainen elkarteentzako diru-laguntzak emateko araubidea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/07/28 – 2019/08/28

ZENBATEKOA: 120.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak hauek izango dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko ekoizpenerako ganaduaren arraza garbiak kontserbatu, hobetu eta sustatzen dituzten legez eratutako hazleen elkarteak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko herri onurako mendiak kudeatzen dituzten edo haien adjudikaziodun diren legez eratutako abeltzainen elkarteak.
  • Honako baldintza hauek betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko ekoizle eta abeltzainen elkarte profesional edo enpresarialak: foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzea, abeltzaintzaren azpisektore bat modu esanguratsuan ordezkatzea eta abeltzaintzaren arloko barne produktu gordinaren ekarpen neurgarri bat egitea.
  • Aurreko ataletako batean dauden eta foru dekretu honetako baldintzak betetzen dituzten elkarteen federazioak edo batasunak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 113/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, Abereen Osasunari lotutako programak garatzeko, Bizkaiko Lurralde Historikoko abeltzainen talde eta elkarteentzako laguntza ekonomikoak arautu eta laguntza horien 2019rako deialdia egiten duena.