PILOTU 2018: Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa

[Pilotu 2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2018ko ekitaldirako itzuli beharrik gabeko laguntzen programa bat arautzea eta iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainei zuzendu.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Erabiliko diren diru-baliabideak 200.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.

  • Diruz lagundu beharreko proiektuaren zenbateko osoa ezin izango da 150.000,00 eurotik gorakoa izan, eta proiektua garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak proiektuaren kostuaren % 49 ordaindu beharko du, gutxienez.
  • Enpresa onuradunentzako laguntzek muga hauek izango dituzte: gehienez proiektuaren kostuaren % 51, eta gehienez 50.000,00 euro.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten ETEak.

Betekizunak

  • Onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


PILOTU Laguntzaren kontsulta teknikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 52

E-mail: e-araba@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Gral. Concha, 23

48010 Bilbao

Tel.: 94 403 14 79

E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

• Tfno.: 943 02 25 57

E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritza

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tfnos.: 945 01 99 42/82

E-mail: promoc-internac@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1057001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

PILOTU 2018 izapidetze telematikoa

PILOTU 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak