Nazioarteko merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak: arte eszenikoak (2018)

[nazioarteko azokak arte eszenikoak]

Deskribapena


Xedea

Musika, arte eszeniko, ikus‑entzunezko eta liburugintza sektoreetako profesionalei, 2018. urtean eta euskararen eremu geografikotik kanpo, merkatu, azoka, edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

90.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:

  • Ikus-entzunezkoetarako, 45.000 euro
  • Musikarako, 15.000 euro
  • Arte eszenikoetarako, 15.000 euro
  • Liburu azoketarako, 15.000 euro

Zein gastu laguntzen dira diruz?

  • Merkatuetan akreditatzeko edo instalatzeko gastuak, joan-etorriak, ostatua eta dietak.
  • Ez dira emanaldi edo kontzertuak lagunduko deialdi honetan.

Gehienezko dirulaguntza

a.- Arte eszeniko, musika, eta liburu modalitateak:

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren azokak, 1.000 euro
  • 1.200 km-tik 5.000 km artean egitekoak diren azokak, 800 euro
  • Gehienez ere 1.200 km-tara egitekoak diren azokak, 500 euro

b.- Ikus-entzunezkoen modalitatea:

  • Gehienezko diru-laguntza honakoa izango da azokako, 1.000 euro

Modalitatea edozein izanik ere, eskatzaile batek azoka guztietarako jasotako diru-laguntzen batura ez da inoiz 2.250 euro baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna

Persona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.

  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Alexander Aginagalde a-aginagaldelopez@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre zigarrogileen plaza 1, Tabakalera, 20012 Donostia - San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Teléfono: 943 023406
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1031904

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez bi hilabeteko epean emango da

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Zerrendatzen diren agiriak 2018ko abenduaren 31 aurretik aurkeztu beharko dituzte. Abenduan egindako jardueren kasuan, 2019ko urtarrilaren 31 arteko epea izango dute agiriok aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Beste finantziatzio iturriak inprimakia
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk