2018. Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu Aginduak, 1044/1985 ED 4.2.

[kuotak 2018]

Deskribapena


Xedea

Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa diru-laguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Autonomoaren gutxieneko kuotaren %50, edo Gizarte Segurantzaren langilearen kuotaren %100

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera

Nori dago zuzenduta


Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen duten pertsonak

Eskakizunak:

  • Langabeziagatiko prestazioa osoa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzea

Betekizunak

  • "Hirugarrenaren Erregistroan" altan egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Kodea

10088

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak hiru hilabetez behin aurkeztuko dira eta langabezian egoteagatik prestazioa jasoko litzatekeen denbora tartean, ez bada kapitalizatu.

Hileko kuoten hobariak jasotzeko eskabideen iraungitze epea 6 hilabete da.

Hasierako eskaerarekin batera agiri hauek ere erantsi behar dira:

  • Hirugarren Interesduna – Datuen Alta
  • Erantzunkizun-aitorpena
  • NAN
  • EEZPak kapitalizazioa emateko ebazpena
  • Ezintasun-ziurtagiria, hala badagokio
  • Nominak eta TC1, TC2 edo Autonomoen Matrizea, eskatzen den aldiarena.
  • Kooperatibisten kasuan froga gainditu izana egiaztatzen duen agiria

Ondoren datorren eskaerekin batera agiri hauek bakarrik erantsi behar dira:

  • Nominak eta TC1, TC2 edo Autonomoen Matrizea, eskatzen den aldiarena
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak