Hazitek 2018 . Enpresa I+G bultzatzeko programa

[Hazitek 2018 ]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

 

EGEF

Aurrekontuko zuzkidura

73.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

  1. Lehiakortasun proiektuak
    • 23.700.000 € 2018 urterako eta
    • 12.300.000 € 2019 urterako.
  2. Proiektu estrategikoak
    • 1.500.000 € 2018 urterako,
    • 16.000.000 € 2019 urterako,
    • 14.500.000 € 2020 urterako eta
    • 5.000.000 € 2021 urterako.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

  1. Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:

    • Produktu berriak garatzeko proiektuak.
    • Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak.

    Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G+B jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik, honako elementu hauek uztartzen dituzten enpresak sortzeko asmoarekin:

    • Ezagutza zientifiko edo teknologiko maila altua eskatzen duten produktu eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera edo komertzioaren garapena.
    • I+G+B jarduera ugariren garapena.
    • Jabetza intelektualari buruzko eskubideen erabilera, bai enpresak berak sortuak, bai negozioko gako-abantaila lehiakortzat esklusibotasun-lizentzien bitartez eskuratuak.
    • Enpresaren garapenean, goi-mailako prestakuntza zientifiko eta teknologikoa duen langileriaren partaidetza aktiboa.

    Ez dira «proiektu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak hobetzeko proiektuak edo produktua berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.

  2. Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.

    Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerkuntza eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar izango dute, Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eraginez eta ETEen esku-hartzeari eta 2020 Ostertza Programari mesede eginez (http://www.eshorizonte2020.es/).

    Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak integratu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  •  
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  
  • Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
  •  

Betekizun orokorrak

  • Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

SPRI

 

Tfno.: 94 403 70 43

e-mail: mgarcia@spri.eus         

 

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus

 

GOBIERNO VASCO

 

Tfno: 945 01 82 08

e-mail: l-segurola@euskadi.eus

 

Tfno: 945 01 65 70

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1030803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdia argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da proiektuak hautatzeko eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko martxoaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak