Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako enplegurako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

29.800.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diru-baliabideak 29.800.000 euro dira; horietatik 7.450.000 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, 14.900.000 2019ko konpromiso-kredituari, eta 7.450.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Ordainketa-modua:

Ematen den diru-laguntza lau zatitan ordainduko da, honela banatuta:

  • a) Lehenengo ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2018ko ordainketa-kredituaren kargura, lehenengo prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazitako unean.
  • b) Bigarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, betiere prestakuntza-planaren baitan dauden prestakuntza ekintzen % 40, gutxienez, hasi badute.
  • c) Hirugarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, betiere prestakuntza-planaren barruan dauden prestakuntza ekintzen % 70, gutxienez, hasi badute.
  • d) Laugarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa ordainduko da, 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, Hobetuz fundazioari justifikazio-memoria aurkeztu eta azken likidazioa onetsi ostean.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Betekizunak

  • Entitateen Euskal Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egon beharko dute.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorrean, diru-laguntzei buruzkoan, aurreikusitako inguruabarren batean sartuta ez egotea.

  • Baliabide pertsonalak eta materialak edukitzea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Eskaerak betetzen ditu diru-laguntza erregulatzeko arauan eskatzen diren baldintzak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

10738

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


a) Eskatutako diru-laguntzaren xede den prestakuntza-plana, 3. artikuluan adierazten diren baldintzak beteta. 

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak. 

c) Diru-laguntzak ez bikoizteko eta prestakuntza-ekintzak ez gainfinantzatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, beste diru-sarrera edo laguntza publiko osagarririk ez duela jasotzen adierazita, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera. 

d) Titularraren erantzukizunpeko adierazpena, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako diru-laguntzak itzultzeko prozesuen ondorioz betearazpen-bidean dagoen zorrik ez duela adierazten duena, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera. 

e) Erantzukizunpeko adierazpena, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera, erakundeak zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana egiaztatzen duena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik ezarritakoak barne. 

f) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-programa aurrera eramateko behar diren bitarteko pertsonal eta materialak dituztela adierazten duena, edo diru-laguntza esleitu ostean bitarteko horiek eskuratzeko konpromisoa. 

g) Teleprestakuntzako modalitatean eta profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ematen den prestakuntzarako, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituenak, 12 bis artikuluan aipatzen duen akordio edo hitzarmena, hala dagokionean. 

h) Sozietate-talde batekoa izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa. 

i) Dagokion administrazio publikoak emandako ziurtagiriak, hala dagokionean. 

Halaber, egoki izanez gero, balioztapen-irizpideak egiaztatze aldera: 

a) 10. artikuluaren A.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, esperientzia egiaztatzen duena, lanbide-arloen eta/edo modalitateen arabera, III. eranskinean argitaratutako ereduari jarraituz (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

b) 10. artikuluaren A.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, 2014ko eta 2016ko deialdietako langile landunentzako prestakuntza-eskaintzan parte hartutako ikasleen asebetetzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, diru-laguntzen onuradun izan zela adierazita, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, IV. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

c) 10. artikuluaren B.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, 2014ko eta 2016ko deialdietako langile landunentzako prestakuntza-eskaintzan parte hartutako ikasleek onuradunarekiko adierazitako asebetetzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, V. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

d) 10. artikuluaren B.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunari emandako diru-laguntzen egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

e) 10. artikuluaren B.3.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

f) 10. artikuluaren B.3.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VIII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

g) 10. artikuluaren B.3.3 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, IX. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

h) 10. artikuluaren B.3.4 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, X. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

i) 10. artikuluaren B.4.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetan % 60tik gorakoa izan zela langile landunek amaitutako parte-hartzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke). 

j) 10. artikuluaren B.4.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetan 50 langile baino gutxiagoko enpresetako langileek amaitutako parte-hartzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk