Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko diru-laguntzak (EIMA 4 - 2018).

[EIMA 4]

Deskribapena

Xedea

Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialen sortze- eta egokitze-lanei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta horretarako dei egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

125.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehienez ere, hamazortzi mila (18.000) euro emango zaizkio ikasmaterial bakoitzari.

Ordainketa-modua:

  1. Ebazpena hartu eta onuradunek esleitutako diru-laguntza onartu egiten dutela egiaztatu ostean, diru-laguntzaren lehen zatiaren ordainketari ekingo zaio, hau da ehuneko hogei (% 20) ordainduko da.
  2. Gainerako ehuneko laurogeia (% 80), berriz, dagokion ikasmateriala argitaratu eta 44. artikuluan ezarritako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Fundazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Pertsona fisikoz osatutako lan-taldeak.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Kooperatiba legez eratuta dagoela eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
  • Administrazio Publiko edo entitate pribaturen bati xede eta helburu berari zuzenduriko diru-laguntzarik eskatu ez izana.
  • Administrazio Publiko edo entitate pribaturen batetik xede eta helburu berari zuzenduriko diru-laguntzarik jaso ez izana eta jasotzen ari ez direla.
  • Lan-talde bakoitzak bi (2) kide izango ditu gutxienez, eta gehienez hamar (10).
  • Lan-taldearen osaerari dagokionez, lan-taldeko kideetako batek gutxienez klase-emankizunean ibili beharra du irakasle modura.
  • Lan-talde bakoitza osatzen duten pertsonak zehazte aldera, zera ulertuko da lan-taldeko kidetzat: ikasmaterialaren sorkuntzan edo egokitzapenean zuzen-zuzenean ari den pertsona, beti ere 5. artikuluan finkatutako mugen baitan.
  • Lan-talde bakoitzeko kideek arduradun bat izendatuko dute, beren artetik, Hezkuntza Sailarekin izan beharreko harremanetan solaskide gisa aritzeko. Nolanahi ere, lan-talde bateko kideak argitaletxe, elkargo edo fundazio batentzat ari direnean, delako argitaletxe, elkargo edo fundazio horretako ordezkari bat izan daiteke lan-taldearen arduradun.
  • Lan-taldea osatzen duten pertsonetatik inork ere ezin izango du deialdi honetara aurkeztutako ikasmaterialaren garapenean aurreikusitako denbora eta langintzaren ehuneko hirurogeita hamar (%70) baino gehiago bereganatu.
  • Ikasmateriala sortu edo egokitu nahi duen lan-taldeko kideek Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C1 mailaren jabe (EGA, irakasleen bigarren hizkuntza eskakizuna (HE2) ala beste baliokideren bat) izan beharko dute, euskarazko ikasmateriala behar den garantiaz sortu edota egokitu ahal izateko.
  • Diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan zehaztutako betebeharrak bete beharko dituzte.

Araudia

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0059409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Onespenerako eskabidea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa

Beste tramite batzuk