Euskal sortzaile eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak: zinema eta literatura (2018)

[bidaia-poltsak]

Deskribapena


Xedea

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru‑laguntzak ematea, hurrengo modalitateetan:

  • Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan beren filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
  • Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak

Aurrekontuko zuzkidura

20.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Dagokion ekitaldian parte hartzekoak: joan-etorria, ostatua eta dietak.

Gehieneko gastuak pertsonako eta eguneko :

Espainian: hirurogeita hamar (70) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietetarako.

Espainiatik kanpo:ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietetarako.

  1. Soilik ostatu-gau baten gastua eta bi egunetako dietak onartuko dira ekitaldiko. Bi emanaldi edo gehiago izanez gero, bi gauren gastua eta hiru eguneko dietak onartu ahal izango dira gehienez.
  2. Ekitaldiko pertsona bakar baten gastuak lagunduko dira diruz. Ekitaldi bererako eskaera bat baino gehiago bada, lehen erregistratu denak jasoko du laguntza.
  3. Automobila erabiliz gero: zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko, gehi autopista eta aparkalekua. Kilometro-kopurua kalkulatzeko, pertsona fisiko edo juridikoaren egoitza soziala edo errolda hartuko da abiapuntutzat.
  4. Ibilgailua alokatua denean: alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta aparkalekua.
  5. Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero: txartel arrunta ordainduko da.
  6. Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

Ordainketa bakarra, jarduera amaitu eta justifikatu ondoren.

  • 5.000 km-tik harago egitekoak diren ekitaldiak: 1.000 €.
  • 1.200 km-tik 5.000 km-ra bitartean egitekoak diren ekitaldiak: 800 €.
  • Gehienez ere 1.200 km-ra egitekoak diren ekitaldiak: 500 €.

Eskatzaile edo proiektu bakoitzaren gehienezkoa: 2.000 €.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Kizkitza Galartza

k-galartza@etxepare.eus

Telefonoa: 943023409

Jendaurreko arreta:

Etxepare Euskal Institutua

Andre Zigarrogileak plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012),

goizeko 8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1032004

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk