Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. 2017ko deialdia.

Etxepare Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Etxepare Euskal Institutuaren legezko jarduera-eremuarekin bat etorrita ere, haren ohiko deialdien babesean diru-laguntzarik jaso ezin duten kultur proiektuak 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko diru-laguntzak emateko modua finkatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Bizilekua izatea Euskal Autonomia Erkidegoan lanaren komunikazio-hitza euskara denean, komunitateak euskararen eremu geografikoa.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
    • Zerga betebeharrak betetzen direla
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Helbidea Euskadiko Autonomia-Erkidegoan izatea edo zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, euskararen eremu geografikoaren komunitateak
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.
  • Jardueraren objektuaren arabera baztertzeak Informazio xehatua
    1. Etxepare Euskal Institutuak ezarritako beste ebazpen espezifikoago baten bidez bideratu behar direnak:
      • Eskaerak aurkezteko epea itxita duen beste deialdiren batera biltzeko modua izango zuten programak edo jarduerak, baina eskatzaileak dagokion epean berariazko deialdi horien bitartez bideratu ez dituenak.
      • Euren izaeragatik edo xedeagatik Etxepare Euskal Institutuaren beste deialdi espezifiko batera oker bildutako programak edo jarduerak deialdi honen barne hartu ahal izango dira, baldin eta deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea irekita badago eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horrelako kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak hartuko du bere gain eskabideak ebazpen honetara bideratzeko ardura, baita entitate interesdunari jakinaraztekoa ere.
    2. Politika, erlijio, giza zein kultura mailako efemerideak gogorarazteko egin ohi diren antzezpenak edo errepresentazio bizidunak, hala nola, Erdi Aroko azokak eta antzekoak berregitea egitea xede dutenak.
    3. Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoak egitea xede dutenak.
    4. Xedea hezkuntza arautuarekin, gizarte ekintzarekin, ingurumenarekin, nekazaritzarekin eta, azkenik, bitxigintza, urregintza zein artisautzarekin zerikusia dutenak.
    5. Gastronomia, kirola eta turismoarekin zerikusia duten jaduerak.
    6. Etxepare Euskal Institutuaren beste edozein deialdi espezifikoagotara biltzeko aukera egonda ere, horietatik kanpo geratzen direnak.
  • Jarduerako aurrekontuaren arabera baztertzeak: aurkeztutako aurrekontuaren edozein zati inbertsioak egitera edo ibilgetu-elementuak finantzatzera bideratzen dutenak.
  • Entitate eskatzailearen arabera baztertzeak Informazio xehatua
    1. Honako entitate mota hauek aurkeztutakoak merkataritza entitateek, baldin eta euren kapitalaren gehiengoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarena bada.
    2. Honako entitate mota hauek aurkeztutakoak alderdi politikoek, hauteskunde-koalizioek, sindikatuek edo elkargo profesionalek, baita horiekiko lotura organikoa duten fundazioek eta elkarteek ere.
  • Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publikoek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
  • Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2017. urtean burutzea.
  • Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, finkatutako aukeraketa eta balorazio-irizpideen arabera hurrenkera jakin batean jartzeko.
  • Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Nolanahi ere, diru-laguntza diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.
  • Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Aurrekontuko zuzkidura
25.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila  (2.000) euro.
  • 1.200 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila bostehun (3.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.

Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena:

Eskatzailearen kultur ibilbidea% 20ra arte
Eskatzailearen kultur ibilbidea20 puntu
Proiektuaren ezaugarriak % 50era arte
Jardueraren ezaugarriak15 puntu
Espazioaren ezaugarriak10 puntu
Espazioaren nazioarteko oihartzuna15 puntu
Proiektuaren autofinantziazio maila10 puntu
Etxepareren ezaugarriak eta helburuetara egokitzea %30era arte
Euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena  20 puntu
Euskararen presentzia proiektuan10 puntu

Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dute diru-laguntzarik jasoko.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

  • Joan-etorria eta  ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua.
  • Azoketan, akreditazioa eta stand alokairua.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko

Laguntzen zenbatekoak:

  • Ostatuetarako eta dietak gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako, eta berrogeita bitarako (42)  euro dieta kontzeptuko.
  • Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako, eta hirurogeita hiru (63) euro dieta kontzeptuko.
  • Hurrengo dietak onartuko dira: jarduera egunak, eta joan etorrirako egun batean.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
  • Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
  • Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura.
  • Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.
Ordainketa-modua:

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, beti ere, gutxieneko 50eko puntuazioa lortuta.

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Deitzen duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntza Onartzea

    Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz  uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jasotako diru-languntzak justifikazioa

    Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2017ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2018ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

    Pertsona jurikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek, justifikazioak, aurrez aurre ere aurkeztu ahalko dituzte.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Aurretiko erabakia:Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hamar egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula elektronikoan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.
Azken batez erabakia:Epe hori igarota, Etxepare Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    Etxepare Euskal Institutua
    Andre zigarrogileen Plaza1
    Tabakalera eraikina 3. Solairua
    20012 Donostia

    Alex Aginagalde
    a-aginagaldelopez@etxepare.eus
    943012306

    Kodea
    1045001