Txanda-kontratuak egiteko laguntzak

[Txanda2016]

Deskribapena


Xedea

Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

5.496.000 € (3.297.600 € - 2016 / 2.198.400 € - 2017)
Prestazio ekonomikoa

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.

Txandakaria kontratatzeak 6.000 euroko diru-laguntza izango du.

Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:

a) Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.

b) Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.

Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako zenbateko osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Eskabideak ordenan ebatziko dira, espedientea osorik dagoen unearen arabera, aurrekontua amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontua amaituz gero, gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a handik urtebetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta


  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.
    • Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (Administrazio Publikoak, eta sektore publikoko beste edozein organismo edo erakunde).
    • Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik (ahaidetasuna eta bazkidetza).
    • Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.
    • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zigor administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, horren barne daudelarik emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren araberako sexu-diskriminazioengatik gertatutakoak
    • Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin). Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.
    • Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean.
    • Berreskurapen-agindu baten mende ez egotea, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
    • Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.
    • Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.
    • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
    • Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea
  • Betekizunak

    • Lan-kontratuek EAEn errotutako lantokietan aritzeko izan behar dute, lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin hura amaitzean edo lehenago. Txandakariaren urteko ordainsari gordinak 12.000 eurokoa izan behar du, gutxienez.

    • Kontratatutako pertsonen baldintzak:

      Txandakaria: 

      Kolektibo hauetako batekoa izan behar du: 

      • < 30 urtekoa, Lanbiden langabe gisa inskribatua kontratua hasitako egunean, eta lana eskatzeko altan gutxienez 180 egunean, kontratua hasi aurreko 9 hilabeteetan.

      Akreditazioa: NANaren eta txanda-kontratuaren kopia (eta, balego, mugagabe bihurtzeko konpromisoa).

      Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu. 

      • < 30 urtekoa, enpresa berean praktikaldi-kontratua, prestakuntza- eta ikastun-kontratua, edo lanez kanpoko praktikaldi bat amaituta.

      Akreditazioa: NANaren, txanda-kontratuaren (eta, balego, mugagabe bihurtzeko konpromisoa), eta aurreko kontratu edo hitzarmenaren kopia.

      Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu.

      • < 30 urtekoa, enpresarekin itundutako kontratu mugatuarekin*.

      Akreditazioa: NANaren, txanda-kontratuaren (eta, balego, mugagabe bihurtzeko konpromisoa), eta aurreko kontratuaren kopia.

      Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu.

      • Enpresako langilea, aurrez enpresan akordiorik badago erretiro partzialak betetzeko bertako langileen txanda-kontratuen bidez*.

      Akreditazioa: NANaren, txanda-kontratuaren (eta, balego, mugagabe bihurtzeko konpromisoa), eta aurreko kontratuaren eta akordioaren kopia.

      Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu

      * Kontratazio gehigarria egon behar du.

    • Kontratazio gehigarriko pertsona:

      * adierazitako kasuetan, non kontratazio gehigarri bat egin behar den, kontratatutako pertsonak kolektibo hauetako batekoa izan behar du: 

      • < 30 urtekoa, Lanbiden langabe gisa inskribatua kontratua hasitako egunean, eta lana eskatzeko altan gutxienez 180 egunean, kontratua hasi aurreko 9 hilabeteetan.
      • < 30 urtekoa, enpresa berean praktikaldi-kontratua, prestakuntza- eta ikastun-kontratua, edo lanez kanpoko praktikaldi bat amaituta.
    • Txandakatutako pertsona: 

      Erretiro partziala hartzen duen pertsona.

       Akreditazioa:NANaren eta lanaldi partzialeko kontratuaren kopia.

      .Gainerako datuak Lanbidek egiaztatuko ditu.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

    Tfno: 945 160 601

    Kodea

    01364

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan