Merkataritzako Bulego Teknikoak - 2015eko deialdia.

[OTC]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Merkataritzako Bulego Teknikoentzat zuzendutako 33 laguntzen deialdia.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak bere agrupazioak edo federazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak) eta, orobat, udalak edo udalek sustatutako garapen-entitateak. Informazio xehatua

    Udalerri bateko elkarteren batek/batzuk diru-laguntzak eskatzen baditu, baztertuta geratuko dira udal hori eta udal horrek sustatutako garapen-entitateak.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Baldintzak orokorrak frogatzeko | Orokorrak
Aurrekontuko zuzkidura
1.270.500 euros
Prestazio ekonomikoa

Lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 86,7ra arte iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 38.500 eurotik gorakoa izango.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskabideak aurkez daitezke 2015eko abuztuaren 19ko 9:00 etatik irailaren 22ko 12:00ak arte.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza justifikatzeko epea 2016ko abenduaren 31n  amaituko da. Epe honen barruan aurkeztu behar da honako hau dokumentzaioa: Eredu ofizialetako nominak, enpresek ordaindutako Gizarte Segurantzariko kotizazioen ziurtagiriak eta PFEZaren hiruhilerik behingo likidazioak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza - Merkataritzako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 99 63

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 75 54
E-maila: mj-cubo@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tfno: 943 02 25 58
E-maila: i-zubia@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno: 94 403 14 00
E-maila: i-lopezperez@euskadi.eus

Kodea
1026901