Jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie 2015-2016 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeei. - 3. Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

[FP_OSAGARRIAK-KULTURA EKINTZAILEA ]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

2015-2016 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren arloko jarduera osagarriak egiten dituzten irakasleak erabat edo partez liberatzeko finantzabideak eskaintzea.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

  1. Lanbide-heziketako zentroetan ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera dinamizatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak hitzartua izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Udal-titulartasuneko ikastetxe publikoa izatea.
    • 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak hitzartua izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
1.754.354 (euro)
Prestazio ekonomikoa

"Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea" jardueretarako 557.354 euro bideratuko dira.

Ordainketa-modua:

Jarduera osagarri hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:

  • Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 33 ordainduko da, baldin eta 17.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Bigarren aldian, gainerakoa ordainduko da, hots, % 67a, diruz lagundutako jarduera amaitu ostean, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko atal guztiak bete ostean.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Gehienez ere sei hilabete izango dira, agindua EHAAn argitaratu ondorengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1018507