Euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018/2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak: Ikasturte erdiko eskaria.
[PRIBAT_ERDIA]
- Erakundea:
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018/2019 ikasturteko (2018ko urria eta 2019ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzen baldintzak arautzea.
Aurrekontuko zuzkidura
160.000Prestazio ekonomikoa
Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 20.752.000 euro, beraz. Era honetan banatzen da kopuru hori:
c.2) 160.000 euro, 6.4.2 artikuluan zehaztu herri langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:
a) Ikasturte erdiko Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 60 ordainduko da.
b) Ikasturte osoko Ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako diru-laguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak
Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.
Eskakizunak:
-
Baldintza orokorrak
a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea edo, dagokionean, Ebazpen honetako 3.4.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera eguneratzea.
b) Zerga guztiak ordainduta edukitzea eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.
c) Eskariarekin batera, Ebazpen honen 3. artikuluan eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
d) Finantzaketa publikoa (Europako edo Estatuko Erakundeetatik, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edo Udaletatik edo Administrazio Publikoaren baitako beste Erakunde Autonomoetatik edo zuzenbide pribatuaren menpeko erakunde publikoetatik datorrena), gehienez, diruz lagundutako jardunaren aurrekontu osoaren % 70 izango da.
e) Diru-laguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
f) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute diru-laguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
g) Betiere, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea diru-laguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea.
h) Diru-laguntza hauen onuradunek ikasle, irakasle nahiz beste langileen datu pertsonalen eta ikas- irakas-prozesuen garapenetik eta kudeaketatik eratorritakoen datuen tratamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoa betez eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera burutuko dute. Diru-laguntza hauen onuradunek aipatutako datuak interesdunaren baimenarekin berariazko fitxategietan jasoko direla eta, datu horien gainean dituzten helburuez gain, HABEri emango dizkiotela jakinaraziko diote interesdun bakoitzari, erakunde honek, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak atxikitzen dizkion eginkizunak bete ditzan, datu horien tratamenduarekin ondoko helburuak eta erabilerak izango dituelarik:
- Ikas- eta irakas-prozesuen kudeaketa.
- HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaziorako bideratzen dituen diru-laguntzen kudeaketa.
- HEOCaren gaitasun-mailen egiaztapena.
- HABEk euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzat bideratzen dituen diru-laguntzen kudeaketa.
Aipatutako datu-prozesamenduaren helburuetako bat ikas- irakas-prozesuen kudeaketa izanik, mugagabeko tratamendu-epea izango dutela jakinaraziko da eta ikasleek, irakasleek eta beste langileek onarpena eman beharko diete euskaltegiei edo autoikaskuntzarako zentroei eta HABEri, nork bere oldez egina, era zehatzaz, aldez aurretik jakinaren gainean egonda eta zalantzarik gabea. Onarpena berariazko adierazpen edo baiezko egintza argi baten bitartez emango da. Onarpenarekin batera, ikasleek, irakasleek eta beste langileek, aipatutako datu pertsonalak eta ikas-prozesuaren garapenetik eta kudeaketatik eratorritakoak foru aldundiei, udalei eta beste herri administrazioei lagatzeko baimena emango diote HABEri, erakunde honek dagozkion helburuak bete ditzan.
-
Baldintza akademikoak
a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea.
b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak ezartzen dituen prozedurak eta aipatu Agindu honen 4.4 eta 5.2 artikuluetan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendari nagusiak emango dituen jarraibideak unez une aplikatzea.
c) Material didaktikoari dagokionez, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa betetzea.
d) Irakaskuntzan erabiliko dituzten lokalek bete beharko dituzte aipatu 179/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak.
e) Helduentzako euskalduntze-ikastaroak ematen dituzten irakasleek 179/2003 Dekretuak, 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute; eta maila horretako ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute.
f) Ikasleei matrikula-saria kobratu beharko diete. Ikasleek kopuru horren herena, gutxienez, ikastaroa hasi baino lehen edo beranduenik hasi eta lehenengo hamar eskola-egunetan ordainduta eduki beharko dute. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.
g) Euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek jasota eta egunean edukiko dituzte matrikulen banku-agiriak, ikasleek matrikulak garaiz ordaindu dituztela frogatzeko. Ordainketak beti banku bidez egin beharko ditu ikasleak, ordainketa nori dagokion ere nabarmen azalduz. Horrela, matrikulen bidezko sarrera guztien mugimenduak ikusi ahal izango dira era errazean, eta ikasleek, eurei zuzendutako diru-laguntza deialdian, ez dute gai honi buruzko agiririk aurkeztu beharko eskaria egitean.
h) Helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.
i) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.
j) Aurrez aurreko eta jardun biko ikastereduetan, euskaltegiek ikastaro bakoitzaren hasieran gutxieneko ikasle-kopuru hauek bete beharko dituzte diru-laguntzetan onartuak izateko, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:
Biztanle-kopurua
Talde bakoitzeko gutxienekoa
< = 5.000
6 5.001 – 10.000
7 10.001 – 25.000
8 > 25.001
9 Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.
k) HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasieran ebazpenez emango dituen jarraibideak bete beharko dituzte, jakinaraziko diren euskarriak erabiliz eta bertan adieraziko diren epeetan. Halaber, diruz lagungarria den jardueraren berri emateko, euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek HABEra luzatuko dituzten agirien bitartez, hauen berri eman beharko dute:
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentroaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.
– Ikasle guztiak, eta hauetako bakoitzaren oinarrizko datuak eta ezaugarriak. Halaber, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.
– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).
Ikasleei, irakasleei edo beste langileei dagokienean, jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak xedatutakoarekin eta, zehazki, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritako araudiarekin.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601
Kodea
1045504Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- eskabidea sinatu,
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|

Eskaera egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2018ko abenduaren 20 baino lehen jakinaraziko da.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Zuriketa
Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:
2019ko urriaren 11, gainerako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta artikulu honetako 2. eta 3. puntuetan eskatutakoa aurkezteko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Gastu hauen zuriketari dagokionez, : euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoan jasota dauden langileak soilik hartuko dira kontuan. Langileen gastuak, euren ordainketarako banku bidezko zerrendak (edo nominak), eta Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkion ordainketen agiriak aurkeztuz zurituko dira. Banka elektronikoaren bidez eginiko eragiketen agiriek dagozkien aztarna elektronikoen kodeak eduki behar dituzte eta bankuaren ordainagiriek, zigilua edo baliozkotze mekanikoa. Langileen gastuen bitartez 6.1, 6.2 eta 6.3 artikuluetan zehaztutako jarduerak babesteko emandako diru-laguntzaren %75 gutxienez zuritu beharko da.
-
Soilik euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan jasotako lokalen alokairuak hartuko dira kontuan. Legezko gutxienekoak (BEZ, Ogasunerako atxikipena…) betetzen dituzten agiriak soilik onartuko dira. Alokatzailea erakunde publikoa denean, bankuaren bidez luzaturiko erreziboak onartuko dira.
-
Barnetegiko pentsiotarako diru-laguntza onartua duten euskaltegiek, eta horretarako esleitutako kopurua, gehienez.
-
Azpikontratatuta daudenean.
-
Klaseak ematearekin zuzenki lotuta dauden gastu arruntak (material didaktikoa, liburuak, dokumentazioa, etab.).
-
Horretarako onuradun bakoitzak deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzaren % 3 gutxienez jarraian zerrendatzen diren hobekuntza-prozesuetan erabili izana ziurtatu beharko du: irakasleen formazioan (barruko zein kanpoko formazio-jarduerak), Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT), materialgintzan eta kudeaketaren hobekuntzan. Dena den, euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentroren batek ikusten badu, behin-behineko egoera medio, hobetzeko jardueretako agiriekin ez duela portzentaje hori zuritzerik izango, memoria arrazoitua helaraziko dio HABEren zuzendari nagusiari 2019ko urriaren 11ko epe-mugarekin.
-
2. artikuluko 2.1.d) puntuan zehaztutako baldintza betetzeari begira, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak helduen euskalduntze-alorreko zereginetan ikasturtean izan dituen sarrera eta gastu guztien balantzea azaldu beharko dio HABEri izapide elektronikoan dagoen Formularioari jarraikiz.
-
Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2018-2019 ikasturteko Memoria aurkeztu beharko du.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak