Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeei laguntzak, 2018 urterako

Deskribapena


Xedea

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu, udal eta beste toki-erakunde batzuen proiektuak finantzatzeko laguntzen araubidea, baldin eta bizikidetzaren kultura sustatzen badute gure gizartean, giza eskubideak errespetatzen badituzte, eta enpatiaren eta elkartasunaren aldeko hautua egiten badute. Proiektu hauek 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko irailaren 15era garatu ahal izango dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

900.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Entitate onuradun bakoitzak, gehienez, hogeitabost mila euro (25.000) jaso ahal izango ditu, eta deialdi honetan jaso ditzakeen laguntzen gehienezko zenbateko osoa ezingo da inolaz ere izan berrogeita hamar mila euro (50.000) baino handiagoa.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengoan, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, 14.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, pertsona interesdunak uko egin ezean; eta gainerakoa laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.

 

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Honako pertsona juridiko hauek dira agindu honetan bildutako laguntzak eska ditzaketenak: legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta beren estatutuetan jasotakoaren arabera, haien helburua bakea eta giza eskubideak lortzea bada, eta helburu hori lortzeko prozedurak baketsuak eta demokratikoak badira.

Eskakizunak:

  • Elkarteak, federazioak eta konfederazioak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Lehendakaritza · Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkartiza Nagusia


Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Navarra kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

 

 

 

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0093705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena 6 hilabeteko epean eman beharko da, baita erakunde interesdunei jakinarazi ere,eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.Epe hori pasa bada eta ez bada ebazpen berariaz jakinarazi, eskaerak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute entitate interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk