25. Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Euskadiko poliziari buruzko arautegia gizartearen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea, proposatzen den polizia-ereduan sakonduz: komunitarioa eta herritarrei zerbitzua emateko hurbila.
Horretarako, prozedura azkarrak eman behar zaizkio Ertzaintzari, une eta leku bakoitzean ondo baino hobeto bete ditzan polizia-zerbitzuaren beharrak, betiere haiek bateragarriak izanez gero funtzionarioen eskubideen bermearekin, eta, era berean, mekanismo egokiak aurreikusi behar dira polizia-zerbitzuaren efikazia eta eraginkortasuna zaintzeko, eta Ertzaintzaren jarduera inpartzialki ikuskatzeko legez aurreikusitako kasuetan.
Erreforma horien eta indarreko ordenamendu juridikora nahiz jurisprudentziarik berrienera egokitzeko beharrezkoak diren beste batzuen norainokoa eta egungo Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea behin eta berriz aldatzen den testu bat izatea kontuan hartuta, komeni da beste lege-xedapen baten testua prestatzea, testu arau-emaile bakar batean jasotzeko Euskadiko Poliziaren erregulazioa, haren antolaketari, jokaera-printzipioei eta kideen araubide juridikoari dagokienez.
- Sartzeko baldintzak lege formal batean erregulatzea. Aukeraketa-organoen inpartzialtasun-, profesionaltasun- eta espezializazio-bermeak nahiz emakumeen eta gizonen arteko oreka areagotzea.
- Eragin positiboko neurriak hartzea, emakumeak polizia-kidegoetan sar daitezen. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egitura soiltzea, eta Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza kentzea.
- Barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko hiru deialdiko muga kentzea. Benetan betetako lanpostuari edo funtzioei dagozkien ordainsariak jasotzeko eskubidea aitortzea zerbitzu-eginkizunak betetzen dituztenei.
- Bigarren jardueraren kasuan bezala, eritasunagatik, istripuagatik edo adinagatik fisikoki edo psikikoki eragindako funtzionarioen osasuna babesteko neurriak indartzea.
- Diziplina-erregimena eguneratzea.
- Udaltzainek beren udalerritik kanpo jarduteko aukera ematea, toki-agintariak babesteko; era berean, kidego horien lanbide-egiturari buruzko beste alderdi batzuk eta legezkoak diren beste zeregin batzuetan dihardutenak, hala nola, besteak beste, udal-zaintzaileak eta mugikortasun-agenteak.
- Euskadiko Polizia-funtzionarioak.
- Euskadiko Polizia-kidegoak dituzten herri-administrazioak.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin | 2015/06/01 | 2015/06/30 | Amaituta |
Ikusi | 2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea | 2015/07/01 | 2015/07/14 | Amaituta |
Ikusi | 2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea | 2015/07/14 | 2015/09/01 | Amaituta |
Ikusi | 2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak | 2015/09/01 | 2016/04/18 | Amaituta |
Ikusi | 2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | 2016/04/19 | 2016/04/25 | Amaituta |
--- | 3.1 fasea:Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2016/04/26 | 2016/04/30 | Amaituta |
--- | 4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea | 2016/05/01 | 2016/05/10 | Amaituta |