Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren artean datuak elkarri trukatzeko proiektua.
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeen arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz, herritarrei eta enpresei, administrazioekin izapideak egiten dituztenean, datuen ziurtagiriak eskatzeko beharra saihesteko
Atxikitzen zaion plana
Administrazio eta Gobernu Elektronikoari buruzko Plan Estrategikoa - PEAGE
Eremua
Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan, proiektua euskal administrazio guztietara eta Estatuko Administrazio Orokorreko erakundeetara zabaltzen da, guzti horiek trukatu beharreko datuen hornitzaile eta eskatzaile gisa. Horiek horrela, datu horiek eman edo eskatu ditzaketen administrazioko zerbitzu edo prozedura guztiak hartzen ditu.
1. Pertsona fisiko eta juridikoek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin (GSDO) dituzten betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatzeko diren administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.
2. Pertsona fisiko eta juridikoek Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT) dituzten betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatzeko diren administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.
3. Pertsona fisiko eta juridikoek beraien nortasun (NAN) eta bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritza eta euskal administrazio guztiak.
Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde guztiak.
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea – EJIE.
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Burutu gabeko mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO).Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea | Hasita |
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT).Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea | Amaituta | ||
Nortasuna (NAN) eta bizilekua.Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea | Amaituta | ||
Presidentzia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.Hitzarmenaren testua prestatu eta bideratzea | Amaituta | ||
Zerga Agentziarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.Hitzarmenaren testua prestatu eta bideratzea | Amaituta |
Azken aldaketako data: