Euskadi eta Nafarroa berriro harremanetan nekazaritza eta abeltzaintza alorrean

Argazkia_Foto.jpg

2016.eko otsailak 05

  • Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz Nafarroako kontseilari Isabel Elizalderekin elkartu da 
  • Tokiko produktuen sustapena eta gazteak sektorean hastea izan dira, besteak beste, landu diren gai nagusiak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz Nafarrroako Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Kontseilari Isabel Elizalderekin elkartu da gaur Vitoria-Gasteizen, administrazio biek lehen sektorearekin eta baserri munduarekin lotura duten politiken eremuan egin duten elkarlanarekin jarraitzeko asmoarekin.

Topaketan, non  Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari Ignacio Gil eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola ere egon diren, aurreko urteetan jada elkarrekin landu izan dituzten interes komuneko gaiak aztertu dira. Bereziki, tokiko produktuen sustapenerako neurrietan eta gazteak sektorean hastera bultzatzen jarraitzeak eta prestakuntzan eta birziklapenean aurrera egiteak duen garrantzian sakondu da. 

Bilerak balio izan du, halaber, egungo gaiei eta landa ingurunerako oro har eta lehen sektorerako bereziki garrantzitsuak diren gaiei heltzeko, esaterako hauei: 2015-2020 aldirako Landa Garapeneko Programen ildo estrategikoak; esne sektoreak gaur egun dituen arazoak, kalitate markak bultzatzen batera saiatzeko dauden aukerak, Idiazabal Jatorri Izendapenaren Planaren jarraipena, eta Europar Programetan parte hartzea.

Alde biak pozik agertu dira topaketa honen emaitzekin, eta hitzordua jarri dute landutako gaietan aurrera egin eta sakontzeko bilera egutegi bat finkatzeko