Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2018-2019 deialdia. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ESPEZIFIKOA

[POSDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile-doktoreentzako eta 2018-2019 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira.

Aurrekontuko zuzkidura

76.316

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ezarpen-zentroei zenbait zatitan odainduko zaie laguntza: % 10 jasoko dute kontzesioa ebatzi, eta laguntza onartu ostean; % 30, 2019ko otsailean, % 30, 2019ko maiatzean; eta gainerako % 30, 2019ko irailean.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Eskatzailea egun eta, gutxienez, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik EAEn erroldatuta dagoelako egiaztagiria.

  • Egoitza-baimena

  • Doktoretza-titulua edo horren eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, doktoretza eskuratu zeneko data adierazita.
  • 23.3 b. artikuluan zerrendatutako baldintzak direla medio, doktoretzea 2014an eskuratu delako ziurtagiria.
  • Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (ikerketa errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan), doktore ikertzailearekin lan-kontratua formalizatzeko.
  • Atzerrian ikerketa-proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria

  • Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren curriculum-vitae laburtua (azken 6 urteak).
  • Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren currcilum-vitae laburtua (azken 6 urteak).
  • Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko xedez laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez).
  • Memoria (gehienez ere, 3 orrialdekoa), eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeari buruzkoa, haren zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazita.
  • Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko xedez laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez).
  • Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculum vitae laburra (azken 6 urteak). Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Hori Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
  • Eskatzaiearen curriculum vitae normalizatua
  • Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.
  • Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculum vitae normalizatua eta laburtua (azken 6 urteak). Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Hori Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
  • Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2021. urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.
  • Eskabidean azaltzen den erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
  • Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.
  • Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2020. urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.

Betekizunak

  • Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, 2014ko urtarrilaren 1az geroztiko aniztasunarekin gutxienez.

  • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena eduki behar dute.
  • Doktoretza-titulua edukitzea, 2015ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk