EUSKARA INGURUNE DIGITALEAN - Egitasmoak berritzea

[EID-egitasmoak-berritzea]

Deskribapena


Xedea

Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak ematea: lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzea, edukiak zein funtzionalitate berriak gehituz.

Mota hauetako egitasmoak aurkeztu ahal izango dira (beti ere, lehendik abian daudenak):

- Interneterako euskarazko webgune edo beste formatu berritzaile batzuk (webserie, webirrati, podcast, …)

- Mugikorrerako euskarazko aplikazioak edo APPak (telefono adimentsuetan, tabletetan edo bestelako gailu mugikorretan exekutatzen diren aplikazioak, erabiltzaileari ataza bat burutzea ahalbidetzen diotenak. Banaketa-plataformen bidez eskuratzen dira)

Aurrekontuko zuzkidura

214.000

Prestazio ekonomikoa

  • Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, hogei mila euro (20.000 euro) izango da eta, gutxienez, bi mila euro (2.000 euro).
  • Egitasmo bakoitzaren gastu-aurrekontua ezin izango da 50.000 euro baino gehiagokoa izan.
  • Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du ezinbestean, % 40koa hain zuzen ere.
  • Diru-laguntza eduki-sorkuntzarako nahiz eduki-kudeaketarako eskatzen denean, atal horretarako gehienez ere 20.000 euroko gastua hartuko da kontuan, guztira.
  • Diru-laguntza produktu baten lokalizaziorako eskatzen denean, itzulpenetarako gehienez ere 6.000 euroko gastua hartuko da kontuan.
  • Egitasmoaren kudeaketarako gastuek ezin izango dute gainditu gainontzeko langile-gastuen guztirakoaren % 5a.
  • Bestelako gastuak (funtzionamendu-gastuak barne). Atal honetan, gehienez ere, langile-gastuaren % 5 hartuko da kontuan, eta bestelako gastu horiek zein kontzepturi dagozkion zehaztuko da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:

  1. Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
  2. Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren. Edozein modutan ere, bigarren ordainketa hau 2019an burutuko da kasu guztietan.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea.

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea.

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Autonomoen erregimenean alta emanda dagoela egiaztatzea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea.

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Betekizunak

  • Araudian ezarritako baldintzak bete behar dira.

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua aurkeztea.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztea.

  • Edukien eta erabilitako softwarearen lizentziari buruzko legezko testua aurkeztea.
  • Webguneek bisita eta bisitariak neurtzeko neurgailua edukitzea.
  • BEZ aurkeztetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea, baldintza hori betetzen denean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza:

  • Ane Crespo 945 019458
  • Elene Etxezarreta 945 019298
  • Jone Aboitiz 945 019298

E-posta helbidea: euskara-ikt@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1006505

Eskaera egitea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera presentziala

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Diru-laguntza onartzea


1.– Diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Onuradunak, esleipenaren jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean diru-laguntza onartzen duela adierazi behar dio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.

2.– Epe horretan diru-laguntzaren onarpena aurkezten ez bada, onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan dauden banku-kontuen kasuetan, aukeratu inprimaki hau.

  • Nazio mailako ordaindeten kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko-ordainketen kasuetan.

Justifikazioa


Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Onartutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da.

2019ko martxoaren 31ra arteko epea dago justifikazioak aurkezteko.

Hala ere, gogoratu behar da egitasmoak bukatzeko, merkaturatzeko eta publikoaren esku uzteko epea 2018ko abenduaren 31ra artekoa dela. Hona Aginduak honen inguruan xedatzen duena:

Deialdiaren epealdia bete aurretik, hau da, 2018ko abenduaren 31rako, diruz lagundutako egitasmoek guztiz bukatuta eta publikoari zabalik egon beharko dute, edozeinek erabiltzeko moduan. Era berean, merkaturatzeko diren egitasmoak merkatuan eskuragarri egon behar dute ezinbestez 2018ko abenduaren 31rako. Osorik bukatutzat jo ezin diren egitasmoei edo publikoari zabalik edo merkatuan eskuragarri ez dauden egitasmoei emandako laguntza osoa erreklamatuko zaio diru-laguntzaren onuradunari, eta ez da betetako zatiaren araberako likidaziorik bideratuko. Beraz, 23. artikuluari jarraiki, diru-laguntza itzultzeko espedientea bideratuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk