Leihoen Renove plana. 2015

LABURPENA
Titulua:
Leihoen Renove plana. 2015
Xedea:
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitzetan energiaren kontsumoa murriztea, etxebizitzen inguratzaile termikoaren beirazko itxituren ordezkapenaren bidez. .
Diru kopurua:
1.000.000 €
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko irailaren 11koa (EHAA Zk. 182/2015)
    EBAZPENA, 2015eko irailaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldirako aurrekontu-kreditua amaitu den egunaren berri emateko dena, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak aldatzeko inbertsioei diru-laguntzak emateko deialdiari dagokiona.
Araudia:
  • EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 7koa (EHAA Zk. 169/2015)
    EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 7koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2015. urteko laguntzen deialdia argitaratzen duena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: OHIKO ETXEBIZITZAN LEIHOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA - 2015. URTEA
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: OHIKO ETXEBIZITZAN LEIHOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA - 2015. URTEA
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: OHIKO ETXEBIZITZAN LEIHOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA - 2015. URTEA
Leihoen Renove plana. 2015
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxebizitzetan energiaren kontsumoa murriztea, etxebizitzen inguratzaile termikoaren beirazko itxituren ordezkapenaren bidez. .
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun: EAEn dagoen ohiko etxebizitzaren jabe, usufruktudun edo errentaria diren pertsona fisiko guztiak, eta bertan leihoak ordeztu nahi dituena, eta haien ordez energia-eraginkortasun handikoak jartzea, programa honetako 4. oinarrian edo atalean zehazten denarekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ohiko etxebizitzetan berotutako leku edo gune bateko eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leiho edo ate-leihoen ordezkapena, eta horien ordez energia-eraginkortasun handikoak jartzea. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera eta aurrekontua bukatzen denean izango da azken eguna. Leiho berriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte: • CE marka eduki beharko dute. • Arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute. • Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta honako ezaugarri hauek izango dituzte: o Transmisio termikoaren balioa (Ug) 1,40 W/m2.K. edo txikiagoa izango da. o Kamera-lodiera 14 mm edo handiagoa izango da. • Leiho zulo guztiak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru-laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek (etxebizitzan barruko gune bakoitza banatzeko itxiturak). Aurreko urteetan (2011, 2013 eta 2014 urteetan) EEEk kudeatutako Leihoen Renove Planaren batean diru-laguntza jasotako jarduerek ezin izango dute jaso diru-laguntzarik jaso programa honen bidez, EAEn dagoen ohiko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.000.000 €
Muga:
Berritu nahi diren beiraztatutako itxituretarako emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, horretarako egingo den inbertsioaren % 22 izango da. Leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 400 eurokoa izango da. Leihoaren m2 bakoitzeko prezioa 400 eurokoa baino handiagoa denean, guztizko inbertsioaren gaineko diru-laguntzaren ehunekoa % 22 baino txikiagoa izango da. Halakoetan, diruz lagunduko den inbertsioa kalkulatzeko, berrituko diren leihoen m2 guztiak eta diruz lagunduko den gehieneko kostua (400 euro) hartuko dira kontuan.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a. I. eranskina. Diru-laguntza jasotzeko eskabidea; bertan eskatzen diren dokumentu teknikoak eta administratiboak hauexek dira: • Sinatzailearen NANaren kopia. • Erroldatze ziurtagiriaren kopia, baldin eta eskatzailearen NAN agirian diru- • laguntza programa honi lotutako leihoen ordezkapena egiten den ohiko etxebizitzaren helbidea agertzen ez bada. Errolda horretan, egoiliar moduan agertu behar du leihoen ordezkapena egiten den etxebizitzan, diru-laguntza programa hau EHAAn argitaratu baino lehenagoko datarekin. • Etxebizitza alokatuta egonez gero, indarrean dagoen alokatze-kontratuaren kopia eta etxebizitzako maizterren erroldatze ziurtagiria. • Diru-laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (24 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen dokumentua; diru-laguntza programa honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez gero, dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko. b. II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu bati eskatu edota emandako beste diru-laguntzei buruzko adierazpena. Nolanahi ere, programa honen arabera, beste diru-laguntza osagarririk jaso ez badu ere onuradunak, dokumentu hau aurkeztu beharko du. c. III. eranskina. Onuraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. d. IV. eranskina. Dokumentazio teknikoa; bertan eskatzen diren dokumentuak hauexek dira: • IV. eranskina. Leihoak ordezkatzeari lotutako dokumentazio teknikoaren formularioa – 2015. urtea. • Leihoak ordezkatzeko inbertsioa egiaztatzen duen faktura xehea (jatorrizkoa bikoiztua edo kopia konpultsatua), eta bertan, gutxienez, kontzeptu hauexek azaldu behar dira: o Egindako ordezkapenaren deskribapen laburra, berritzea edo obra egiten den etxebizitzaren helbidea adieraziz. o Leihoen ordezkapenean sartzen diren jardueren nondik norako zehatza, honako hauek adieraziz: - Arotzia mota, beiren eta kameraren lodiera eta mota. - Ordezkatutako leiho bakoitzaren neurriak. Fakturan aipatutako kontzeptuak azaltzen ez badira, fakturarekin batera dagokion aurrekontua aurkeztu beharko da, instalatzaileak sinatuta eta zigilua emanda; bertan argi agertuko da aipatutako kontzeptu teknikoen zehaztapena. • Leihoen energia-eraginkortasunaren inguruko etiketak (V. eranskina), edo bestela, honako dokumentu hauek: o Erabilitako beiren transmisio termikoaren (Ug) saiakuntzen emaitzak. o Jarritako leihoen CE markaren etiketak (ikus eredua VI. eranskinean). • Jarritako beiren eranskailuaren justifikagarriak, edo bestela, haiek eskatzeko albarana. • Leihoen argazkiak, ordezkatu baino lehen. Leiho bakoitzeko argazki batekin nahikoa da, eta argazki guztiak etxe barrutik egin beharko dira. • Leiho berri guztien argazkiak. Leiho bakoitzeko argazki batekin nahikoa da, eta argazki guztiak etxe barrutik egin beharko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/09/08 - 2015/09/10
Aurkezteko epe-muga:
aurrekontua amaitu arte iraungo du.
Ebazteko epea:
EEEko zuzendari nagusiak ebazpena eman edo jakinarazpena helaraziko dio eskatzaileari sei (6) hilabeteko gehieneko epean, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.