Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2018. urtea.

LABURPENA
Titulua:
Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2018. urtea.
Xedea:
Laguntzen Programa hau arautzen dituzten oinarriak eratu dira; honen helburua salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea da, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira.
Diru kopurua:
800.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2018ko apirilaren 20koa (EHAA Zk. 83/2018)
    EBAZPENA, 2018ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena ¿ 2018. urtea
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600. Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao
Itzuli EEE, Energiaren Euskal Erakundea Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbao
Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntza. 2018. urtea.
Laguntzen Programa hau arautzen dituzten oinarriak eratu dira; honen helburua salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea da, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta jabeen erkidegoak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bat egiteko. b) Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten pertsona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; betiere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita. c) Gainera, diru laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, eta aurreko b) paragrafoan adierazten diren baldintzak betetzen ez badituzten ere, diruz lagunduko den inbertsioa egiten badute 4. Oinarri hauetako 2. neurriaren arabera; betiere, inbertsio horrek modu zuzenean eragina izanik energia kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketan, jarduera egokia eta mugagabea garatuz Euskal Autonomia Erkidegoan. d) Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn. e) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako 4. atalean jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik zein diru laguntza emanez gero egoera edo baldintza horretan jarraitu ahal izateko, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea, eta hala badagokio, diru laguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
800.000,00 euros
Muga:
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, onuradun bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru laguntza berrehun mila (200.000) eurokoa izango da; gainera, ez da inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, Oinarri hauetako 4. atalean azaltzen direnak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Deialdia ikus
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/05/03 - 2018/10/31
Aurkezteko epe-muga:
programari esleitutako diru-saila agortzen denean amaituko da
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.