OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako. Gipuzkoa 2018

LABURPENA
Titulua:
OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako. Gipuzkoa 2018
Xedea:
Diru laguntza hauen xedea izango da proiektu puntualen finantzaketa. Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe.
Diru kopurua:
150.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Orden Foral 0210/45/2018 de 28 de febrero (GAO Zk. 51/2018)
    0210/45/2018 Foru Agindua, otsailaren 28koa, 2018. ekitaldiko deialdia onartzen duena, Gipuzkoako lurraldean gertatzen diren honako proiektu zehatzei zuzendutako diru laguntzak: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikuntza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak).
Araudia:
  • Bases reguladoras de subvenciones (BOG Zk. 51/2018)
    con cargo a varios programas gestionados por la Dirección General de Cultura (Tokiko, Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako. Gipuzkoa 2018
Diru laguntza hauen xedea izango da proiektu puntualen finantzaketa. Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten pertsona fisikoek, kultur alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek. Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: ikerketa, prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan. Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.
Diruz lagundutako jarduerak deialdiaren urte naturalaren barnean burutu behar dira. Ekonomikoki bideragarriak diren proiektu edo programak izan behar dute. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da. Eskatzaile bakoitzak - izan entitate, enpresa edo partikular - proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi honetara.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
150.000,00 euros
Muga:
Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (horretarako aplikazioan atxikitzen den eredua bete). 2. Laguntza eskatu den jarduerari buruzko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren (oinarri espezifikoen 5.artikuluan), laburtuz: Gaur egungo arazo eta gaiekin eta testuinguruarekin duen lotura, testuinguruaren azterketa eta jardueraren interesa, berrikuntza, partaidetza, aurrekontuaren egokitasuna, baliabide ekonomikoak, hizkuntzen erabilera, genero berdintasunaren ikuspegia, gazteen partehartzea. 3. Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 6. Elkarte edo enpresa badira Identifikazio Fiskaleko Kodea, eta pertsona fisikoa bada Nortasun Agiria. 7. Elkarte edo enpresa badira, dagokien erregistroan inskribatua izatearen agiria eta eraketa eskriturak edo estatutuak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/03/14 - 2018/04/10
Ebazteko epea:
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.