Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa empresa txiki eta ertanei eta autonomoei zuzendua. Araba 2018

LABURPENA
Titulua:
Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa empresa txiki eta ertanei eta autonomoei zuzendua. Araba 2018
Xedea:
Araba Lurralde Historikoan turismoa sustatzeko jarduerak burutzen laguntzea.
Diru kopurua:
30.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Foru Agindua 223/2018 martxoaren 26koa (ALHAO Zk. 43/2018)
    Foru Agindua 223/2018 martxoaren 26koa, turismoa sustatzeko jardueretarako laguntzen 2018ko deialdia, ETEentzat eta autonomoentzat onartzen duena
Araudia:
  • 17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa (ALHAO Zk. 36/2012)
    17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Ekonomia Sustapenaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
  • 6/2014 FORU DEKRETUA (ALHAO Zk. 23/2014)
    6/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 18ko Diputatuen Kontsei - luarena, aldatu egiten duena martxoaren 6ko 17/2012 Foru Dekretua, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 945 18 18 18
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Itzuli Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz
Turismoa Sustatzeko Jarduerak Egiteko Laguntza Programa empresa txiki eta ertanei eta autonomoei zuzendua. Araba 2018
Araba Lurralde Historikoan turismoa sustatzeko jarduerak burutzen laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Enpresa txiki eta ertainak, sozietate xedea dela-eta beren jarduera turismoaren sektorean gauzatzen dutela egiaztatzen dutenak, edozein dela ere haien konfigurazio juridikoa, betiere sozietate egoitza eta zerga egoitza Araban badute eta/edo, gutxienez, zerbitzu zentro bat lurralde historikoan dutela.. 199/2003 Dekretuaren 2. artikulua aplikatuz (irailaren 2koa, zeinaren bidez sortzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko turismo enpresa eta establezimenduen erregistroa; gero veste xedapen honek aldatu zuen: 203/2013 Dekretua, apirilaren 16koa), hauek joko dira turismo sektoreko enpresa eta establezimendutzat ofizioz, inolako froga-agiriren beharrik gabe: - Turismo ostatua ematen duten enpresak. - Bidaia agentziak. b) Turismoa sustatzeko jarduera egiten duten eta zerga egoitza Arabako lurralde historikoan daukaten autonomoak.
Onuradunek Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean eduki beharko dituzte, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpena onartzeko garaian, bai dirulaguntza ordaintzeko garaian. Enpresak ez badauka esleiturik Gizarte Segurantzako inolako erregimenetan kotizatzeko kontu koderik, enpresako bazkide guztiek Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon beharko dute.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
30.000,00 euros
Muga:
Erabaki honetan jasotzen diren laguntzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 30eraino iritsiko dira (ikusi Diputatuen Kontseiluaren 26/2016 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, 7.4 oinarri orokorra). Edonola ere, aurretik esandako portzentajeak aplikatuta ateratako gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inoiz 7.500,00 euro baino gehiago izango.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • ¿ Egin beharreko turismo sustapeneko jardueren azalpena eta jarduerok egiteko arrazoiak. ¿ Aurreikusitako gastuen aurrekontua, xehatuta. ¿ Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua). ¿ Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 18.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada eskaintzarik merkeena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 18.000 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira. Eskatzailea turismo arloko enpresa bat bada, eskabidearekin batera, 8.3 puntuan eskatzen direnez gain, enpresaren gaineko informazio honen fotokopia ere aurkeztu beahrko da: ¿ Enpresaren memoria laburra. ¿ Sozietatearen eraketa eskriturak. ¿ IFZ. Eskatzailea autonomoa denean, eskabidearekin batera, 8.3 puntuan eskatzen denaz gain, honako informazio honen fotokopia: ¿ NAN ¿ Ekonomia Jardueren gaineko Zergan gauzatzen duten turismo jarduerari dagokion epigrafean izena eman izanaren alta inprimakia
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/04/17 - 2018/05/07
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko eta jakinarazteko ezarritako gehienezko 6 hilabeteko epea
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.