Enpresa txikiei Gasteizko coworking kokatzeko “Ekin txekea” laguntza programa. Vitoria-Gasteiz 2016

LABURPENA
Titulua:
Enpresa txikiei Gasteizko coworking kokatzeko “Ekin txekea” laguntza programa. Vitoria-Gasteiz 2016
Xedea:
Enpresa txiki sortu berriei Gasteizko udalerriko coworking espazio pribatuetan lehenengoz kokatzeko erraztasunak ematera zuzendutako laguntzak esleitzeko —elkarren arteko lehia baliatuz— baldintzak finkatzea dute xede oinarri hauek.
Diru kopurua:
15.000,00 €
Araudia:
  • Programaren deialdia (ALHAO Zk. 65/2016)
    Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 27an hartutako erabakiaren laburpena: “Ekintzaileentzako txekea” udal programaren 2016ko deialdia
  • Programaren oinarriak (ALHAO Zk. 71/2016)
    2016ko ekainaren 3ko ebazpena, zeinaren bitartez “Ekin txekea” laguntza ekonomikoen udal programaren oinarriak onetsi direla argitara ematen baita, eta laguntza horien 2016 deialdi publikoa egiten
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 945161212.Fax 945161533.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Itzuli Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Enpresa txikiei Gasteizko coworking kokatzeko “Ekin txekea” laguntza programa. Vitoria-Gasteiz 2016
Enpresa txiki sortu berriei Gasteizko udalerriko coworking espazio pribatuetan lehenengoz kokatzeko erraztasunak ematera zuzendutako laguntzak esleitzeko —elkarren arteko lehia baliatuz— baldintzak finkatzea dute xede oinarri hauek.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, edozein delarik ere beren forma juridikoa, irabazizko jarduera ekonomiko bat badute eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a. Enpresaren egoitza eta helbide fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea. b. Jarduera zuzenean garatzea, alokairu erregimenean, 3. oinarrian adierazten diren betebeharrak betetzen dituen eta Gasteizko udalerrian kokatuta dagoen zentro pribatu batean. c. Gehienez hiru langile izatea. d. Jabetzan lokalik ez edukitzea, jarduera garatzeko. e. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresei lotuak ez egotea, eta halakoek ehuneko 25etik gorako partaidetza ez edukitzea bertan. f. Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta eman zenetik hiru urte baino gehiago ez igaro izana. g. Garatu nahi den jardueraren enpresa-plan bideragarria aurkeztea (jardueraren azalpena, zein merkatutara zuzendua dagoen, inbertsioaren eta enplegu-sorkuntzaren aurreikuspena, finantziazioa, aurreikusten diren finantza-laukiak). Kokalekuaren betebeharrak Diru-laguntzaren eskatzaileak jarduera garatzen duen Gasteizko coworking espazio edo enpresa zentroaren titularrak betebehar hauek bete beharko ditu: a. Enpresaren egoitza eta helbide fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea. b. Jarduera ekonomikoa zuzenean Gasteizko udalerrian garatzea. c. Coworking espazioa edo enpresa zentroa alokairuan uzten duen enpresaren jarduera nagusia Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren epigrafe hauetan ez sartzea: — 861.2 taldea. Lokal industrialen alokairua eta bestelako alokairuak, beste atal batzuetan jasotzen ez direnak. — 799 taldea. Finantza jarduerekin, jarduera juridikoekin, aseguruekin eta alokairuekin zerikusia duten beste profesional batzuk, beste atal batzuetan jasotzen ez direnak. Oro har, jarduera nagusia zehazteko horretarako erabiltzen den salmenta azalera erabilgarria hartuko da aintzat. d. Coworking espazio edo enpresa zentroetan lekua hartzen duten enpresei eskaintzeko zerbitzu erantsi sorta bat edukitzea. e. Gasteiz hiriko enpresa zentroen sarean antolatzen diren informazio eta prestakuntza jardunaldietan lagundu eta parte hartzea, eta aipatutako espazioetan lekua hartua duten enpresen artean horien zabalkundea egitea. f. Titulartasun pribatuko coworking espazio edo enpresa zentroa izatea, bere funtzionamendurako finantziazio publikorik jasotzen ez duena.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
15.000,00 €
Muga:
Diru-laguntza lokalaren alokairu garbiaren ehuneko 50ekoa izango da, eta enpresa onuradun bakoitzeko gehienez 1.500,00 euro emango dira. Diru-laguntzaren gehienezko aldia urtebetekoa izango da
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena (I. eranskina). — Pertsona fisikoek: nortasun agiriaren fotokopia. — Pertsona juridikoek: — IFZren fotokopia. — Enpresaren eraketa eskrituren fotokopia. — Ordezkatze-ahalmenaren fotokopia. — Ordezkatze-ahalmena duen pertsonaren nortasun-agiria. — Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria. — Foru Ogasunari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria. — Soldatapeko langilerik izanez gero, azken hilabeteko TC2 agiria. — Soldatapeko langilerik ez badu, autonomo gisa egindako ordainketaren ordainagiriaren kopia aurkeztu beharko du hilero eskatzaileak. — Enpresa proiektua, honako hauek barne: jardueraren oinarrizko datuak azaltzen dituen txostena, sustatzaileen curriculumak eta ekonomi eta merkataritza bideragarritasunaren azterlana. — Coworking espazio edo enpresa zentroak eta laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak sinatutako alokairu kontratuaren kopia eta horren fotokopia. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egin dakien, diruz lagundutako alokairua ordaindu dutela egiaztatzen duten banku-agiriak aurkeztu beharko dituzte laguntzaren onuradunek.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/09/01 - 2016/09/30
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.