Enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Sopuerta 2017

LABURPENA
Titulua:
Enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Sopuerta 2017
Xedea:
Oinarri hauen helburua da itzuli behar ez diren laguntzak arautzea, enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzearen eta martxan jartzearen ondorioz sortzen diren gastuak diruz laguntzeko.
Diru kopurua:
60.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Oinarri arautzaileak eta deialdia. (BAO Zk. 173/2017)
    Enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzen deialdirako prozedura araupetzen duten oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Sopuertako Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Sopuertako Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Mercadillo auzoa 38
Telefono bidezko arreta:
946 504 052
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Mercadillo auzoa 38
Itzuli Mercadillo auzoa 38
Enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Sopuerta 2017
Oinarri hauen helburua da itzuli behar ez diren laguntzak arautzea, enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzearen eta martxan jartzearen ondorioz sortzen diren gastuak diruz laguntzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Edozein ekimenek izango du aukera enpresa-proiektuak abian jartzeko onurak jasotzeko, enpresaren eraketak 2017ko abenduaren 15era arte hartzen duen forma juridikoa edozein izanda ere.
— Gutxienez proiektuaren sustatzaileetako batek Sopuertan erroldatuta egon behar du deialdia argitaratu baino lehen. — Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe bereko jarduerarik ez dute eginda eduki beharko jardueran alta eman aurreko urte eta erdian. Baldintza hori eskatzaileari zein bigarren mailarainoko odolkidetasuna duten edo bizikidetza-unitate bera osatzen duten pertsonei dagokie, belaunaldi-ordezkapena gertatu denean salbu.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
60.000,00 euros
Muga:
Itzuli behar ez den 1.000 euros arteko laguntza ezarri da (gehienez ere inbertsioaren %75 finantzatzeko), enpresak martxan jartzeko eta horietan inbertitzeko gastuak diruz laguntzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionala, originala edo kopia erkatua. b) Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren agiri originala edo kopia erkatua, pertsona eskatzaileen Nortasun Agiri Nazionalarekin eta ordezkaritza-botereekin batera. Horrez gain, erakundea edo enpresa eratzeko jatorrizko eskriturak edo horien kopia konpultsatua (ondoren izandako aldaketekin) eta dagozkion erregistroetako inskripzioa ere bai. Berezko nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua gehituko da. c) Jatorrizko aitorpena (eskaera-eredu normalizatua); honako hauek jasotzen dituen aitorpen bakarra da: ¿ Laguntzen deialdi honen oinarriak ezagutzen eta onartzen direla dioen jatorrizko aitorpena. ¿ Sopuertako Udalari emandako baimena, Bizkaiko Foru Ogasunean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta eta bajei buruzko datuak eskatzeko, hiru urteko epean, enpresa eratzen denetik aurrera zenbatzen hasita. ¿ Diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela dioen jatorrizko aitorpena. ¿ Jatorrizko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zigortuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. ¿ Jatorrizko aitorpena, adierazten duena bete egiten dela Minimis laguntzen araua, Europako Batzordearen Minimis laguntzei buruzko 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Araudian (EE) ezarritakoarekin bat. Araudi hori Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2006ko abenduaren 28an, eta horren bidez ordezkatu egin zen 69/2001 Araudia (EE). Halaber, arauaren ondoko berrikuspenak betetzen dituela adierazten da. ¿ Jatorrizko aitorpena, azaldu egiten dituena ekintza berbera egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntzak. d) Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan emandako altaren kopia. e) Bazkide guztien Gizarte Segurantzako dagokion erregimeneko altaren kopia. f) Enpresaren eta bere bazkideen izenean dauden egiaztagiri eguneratuak, ziurtatu egiten dutenak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko betebeharrak egunean dituztela. g) Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eman izanaren kopia, Sopuertan alta emanda dagoen kasuan izan ezik. h) Enpresaren eta bazkideen izenean dauden egiaztagiri eguneratuak, ziurtatu egiten dutenak Bizkaiko Foru Ogasunari dagozkion zerga-betebeharrak egunean dituztela. i) Enpresak eta bazkideek Ekonomia Jardueren gaineko Zergan emandako altaeta baja-aldien ziurtagiriak, Bizkaiko Foru Ogasunarenak. j) Eskualdeko Behargintzak gainbegiratutako bideragarritasun-plana, Lanbideko enplegu-zerbitzuek edo erakunde publiko batek nahiz Lanbidek sustatutako edo homologatutako beste edozein erakundek egindakoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/09/12 - 2017/12/15
Aurkezteko epe-muga:
Edo aurrekontu-partidako kreditua amaitzen denean amaituko da.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.