Kontrataziorako laguntza ekonomikoak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren esparruan. Santurtzi 2017

LABURPENA
Titulua:
Kontrataziorako laguntza ekonomikoak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren esparruan. Santurtzi 2017
Xedea:
Behin betiko edo aldez aurretik zehaztutako iraupendun (gutxienez 3 edo 6 hilekoak) lan Kontratuak egiteko dirulaguntza sorta da, aukera bietako lanaldia gutxienez %50ekoa izango delarik.
Diru kopurua:
76.500,00 €
Deialdiaren araudia:
  • Oinarri arautzaileak (BAO Zk. 11/2017)
    Kontrataziorako laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak, Lanbide Euskal Enplegu-Zerbitzuak enplegua sustatzeko egindako tokiko 2016ko martxoaren 15eko ekintzetarako deialdiaren barruan.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Santurtziko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Santurtziko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Santurtziko Udaletxeko Erregistro Nagusia Murrieta etor. 6, Santurtzi
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Santurtziko Udaletxeko Erregistro Nagusia Murrieta etor. 6, Santurtzi
Itzuli Santurtziko Udaletxeko Erregistro Nagusia Murrieta etor. 6, Santurtzi
Kontrataziorako laguntza ekonomikoak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren esparruan. Santurtzi 2017
Behin betiko edo aldez aurretik zehaztutako iraupendun (gutxienez 3 edo 6 hilekoak) lan Kontratuak egiteko dirulaguntza sorta da, aukera bietako lanaldia gutxienez %50ekoa izango delarik.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru-laguntzak egoitza soziala EAEn edo lantokia Santurtzin edo EAEn duten eta edozein kontratu-mota egiten duten enpresa edo profesionalentzat izango dira (prestakuntza eta ikastun-kontratuak izan ezik.
Kontratatutakoek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte: — Langabetuak, Santurtzin erroldatuak eta Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa gutxienez kontratua hasi aurretik izena emanda daudenak, eta hala badagokie, hurrengo kolektibo hauetako partaideak: DBE jasotzen dutenak, lehenengo enpleguan jardungo duten 35 urtetik beherakoak edo kontratazio aurretiko 18 hiletan gutxienez 12 hilez Lanbiden izena emanda egon diren pertsonak. Honako laguntza hauek jaso nahi dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok, era juridikoa edozein dela, deialdi honetan araututako baldintza guztiak bete beharko ditu, besteak beste hurrengo hauek: — Legez eratuta egotea eta gutxienez hurrengo baldintza hauetatik bat betetzea: • Egoitza soziala EAEn izatea. • Lantokia udalerrian edo EAEn izatea. — Gizarte Segurantzarekiko kotizazioen ordainketak eta Ogasunekiko zerga-betebeharrak egunean izatea. — Santurtziko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea. — Ez egotea zehatuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, ez eta egoera horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuen eraginpean barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 2005/4 Legearekin bat etorriz. — Diru-laguntzak jaso eta eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio eta bere menpeko Autonomiadun Erakundeek edo Santurtziko Udalak eta bere menpeko Autonomiadun Erakundeek eman dituzten eta izaera berekoak diren laguntza edo diru-laguntzengatik hasi diren prozedurak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
76.500,00 €
Muga:
A) Santurtzin Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegueskatzaile gisa daudenak kontratatzen badira: Gehienez 3.000 euro emango dira hiru hileko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, eta 6.000 euro gehienez, sei hileko edo gehiagoko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, gutxienez %50, eta hiru eta sei hilabete bitarteko iraupena duten kontratuen kasuan, lan egindako lanaldiarekiko edota denborarekiko proportzionala izango da diru-laguntza. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua eskatzeko izena emanda dauden udalerriko langabetuak kontratatzeko arestian aipatutako kasuetan, enpresak ezin izango du lan-sariaren eta gizarte segurantzaren %75etik gorako diru-laguntzarik jaso, kontratatutako pertsonen kalte-ordainak barne. Hori guztiori 3 edo 6 hileko iraupeneko tarte eta lan-jardunaldiaren gainean kalkulatuta, enpresa kontratugileak ezartzen duen hitzarmenari jarraituz. B) Hurrengo kolektibo hauetako partaideak kontratatzen badira: Laguntzaren gehieneko muga 4.500 eurokoa izango da, lanaldi osoko hiru hilerako lan-kontratu bakoitzeko eta 9.000 eurokoa izango da, lanaldi osoko sei hilerako edo gehiagorako lan-kontratu bakoitzeko. Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren edo lan egindako denboraren proportzionala izango da. C) A eta B kasuetan, gutxienez diruz lagundutako kontratazioa duten langabetuen %40 emakumezkoak izango dira, kontrataziorako laguntza proiektuan aurreikusitako kontratazio guztiak kontuan hartuta. Era berean, gutxienez %15 izango dira 55 urtetik gorakoak, Lanbidek enplegua sustatzeko diruz lagundutako jarduketa guztiak orotara hartuta, aipatutako deialdiaren esparruan.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Enpresa edo erakunde eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiriaren fotokopia/AIZ eta IFZ. b) Pertsona juridikoa bada: Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia, Nortasun Agiria eta eskaeraren eskatzaile edo sinatzailearen ordezkariaren ahalorde-agiria aurkeztu beharko dira. IFZren fotokopia eta enpresa edo erakundearen eraketa-eskriturak gerora izandako aldaketa eta guzti, bai eta erregistroko inskripzio agiria ere. Nortasun juridiko propiorik ez duten Elkarte Zibilen kasuan, dagokion Ogasun erakundeak zigiludun kontratu pribatua ere sartuko da. c) Dagokion Ogasun erakundeak emandako Jarduera Ekonomikoen zergaren alta agiria eta aipatutako zergaren azken errezesiboaren fotokopia, baldin eta erakundeak horiek ordaindu beharreko jarduerak burutzen baditu. Ordaintzetik salbuetsita badaude, egiaztatu beharko da erantzukizunezko adierazpena aurkeztuz. d) Enpresa edo erakundea Gizarte Segurantzan alta emanda dagoelako agiriaren kopia. e) Enpresaren lantokia herrian edo EAEn dagoela egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. f) Erantzunezko jatorrizko adierazpen bakarra sinatuta hurrengo hauek aideraziz: (eskaera ereduaren 1. eranskina). — Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapen-prozeduretan. — Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat etorriz. — Ordezkatzen duen enpresak eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta ez dagoela Diru-laguntzei buruzko 2003/38 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izatea eragozten duten egoeraren baten eraginpean ere. g) Bere betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen dagokion Ogasun erakundearen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratua. h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatutako egiaztagiria, laguntza eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko hiru hilabeteetako plantillaren bataz besteko langile-kopuruaren berri emanez. i) Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatutako egiaztagiria laguntza eskaeraren xede den kontratazioa hasi zen eguneko plantillaren bataz besteko langile-kopuruaren berri emanez. j) Hirugarrenen altaren agiria, dagozkion erakunde eskatzaile eta bankuak sinatu eta zigilatua. Ofizioz egiaztatuko da erakunde eskatzaileak Santurtziko Udalarekiko zerga-betebeharrak ordainduta dituela. Kontratatuek aurkeztu beharreko dokumentazioa a) Kontratuaren xede den pertsonaren NAN/AIZ. b) Lanbideren alta eta lan-eskaera berritu duelako agiri eguneratua. c) Lanbideren ziurtagiri eguneratua, izen emanda egon deneko aldiak zein diren eta langabetu egoeran dagoela adieraziz. d) Lan bizitza eguneratua. e) DBE jasotzen ari dela adierazten duen Lanbideren ziurtagiria, hala badagokio. f) Egin beharreko kontratuaren datuak dituen agiria, non beren beregi adieraziko den zein iraupen eta jardunaldi-mota dituen, eta ezarri beharreko hitzarmena zein lan-sari eta gizarte-segurantzako kostua zein den. g) Diruz lagunduko den lan-kontratuaren kopia, eskumendun erakundeak sinatuta. h) Kontratatutako pertsona Gizarte Segurantzaren Erregimen orokorrean alta emanda dagoela adierazten duen agiriaren kopia. i) Erantzukizunezko jatorrizko adierazpen bakarra hurrengo hauek adieraziz: (Eskaeraren ereduaren 1. eranskina): — Herritarrak, zeinen kontrataziorako diru-laguntza eskatzen den, ez direla ez enpresaburuak, ez enpresaren kontroldun edo zuzendartza kargudunak, ez enpresa eskatzailearen administrazio kontseiluko kideak, ez eta aurreko horien ezkontide, ondorengo ahaide eta 2. mailarainoko (hori barne) odol ahaidetasun harreman edo afinitaterik duten senideak ere. — Kontratazioak/ek, zeinetarako diru-laguntzak eskatu diren, nahitaez ekarriko duela/dutela enpleguaren sorkuntza garbia egotea enpresan kontratatutakoak lanean hasi aurreko hiru hiletan zegoen plantillaren bataz besteko langile-kopuruan. — Konpromisoa hartzen duela kontratazioa eta indarreko lanaraudia zein lan-arriskuak prebenitzeko ezarri beharreko araudia eskabide honetan jasotako terminoetan burutzeko. — Ez duela beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek kontzeptu edo xede berberapean emandako diru-laguntza edo laguntza pribaturik eskatu eta jaso. (Bestela, eskatu edo jasotako laguntzen zerrenda duen adierazpena aurkeztu beharko du). — Kontratazioek, zeinetarako laguntza eskatzen den, ez dutela inola ere gainfinantzaketarik izango. Administrazio honek ofizioz konprobatuko du kontratuaren xede den langilea kontratua hasi eta gutxienez aurreko bost urteetan udalerrian erroldatuta egon den eta gaur egun ere badagoen.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/01/18 - 2017/04/30
Ebazteko epea:
Gaia gehienez bi hilabetean ebatziko da eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita, ez bada epe hori betetzea ezinezko egiten duen arrazoi justifikatua dagoela. Horrelakoetan ahalik eta epe laburrenean ebatziko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.